Gure lantaldea

Lan-merkatuko arlo desberdinetako 30 esperientziadun profesional baino gehiagoren laguntza izanik, gure ikasleen etorkizunarekin eta enpresei profesional gaituen ekarpena egitearekin konprometituak gaude.

Gure zutabe nagusia berrikuntza izanik, merkaturatzen diren azken joeren eta teknologien inguruko ezagutza dugu, eta horrek hobetzen laguntzen digu ahal bezain heziketa eta esperientzia onena eskaintzeko. Gure lan-txertaketa tasek, ikasleen pozak eta gure metodologiagatik eta ikasleek gauzatutako proiektuengatik jasotako sariak izan dira ahalegin horien guztien emaitza.

Gure bigarren zutabea kooperazioa izan da. Etengabeko komunikazioa mantentzen dugu enpresa eta ikasleekin, eta horrek laguntzen digu lan-munduak dituen premia aldakorren berri izaten; eta gure ikasleen enplegagarritasuna ziurtatzeko gure heziketa egokitzen.

AEGk irakaskuntzako eta lanbide-heziketako 30 esperientziadun profesional baino gehiagoren laguntza du

Gure metodologia

Gure metodologia aitzindaria da, izan ere, gure ikaskuntza oinarritzen da proiektu orientatutako prestakuntzan; ikasleei kontzeptu teorikoak barneratzen modu praktikoan eta atseginean laguntzen diena.

Ziklo batean garatzen dira 4 edo 5 proiektu, eta bereziki diseinatu dira etorkizun profesionalerako premiazko izango diren gaitasun eta ezagutza teknikoak bereganatzeko Gaitasun eta ezagutza horiek arian-arian bereganatzen dira, betiere proiektuen banakako eta taldeko garapen praktikoarengatik.

Gure ikasleekin banakako tutoretzak hitzartzen ditugu lan-munduaren lehen urratsetan laguntzeko eta bide egokitik gidatzeko. Horrela, orientazio integrala ziurta dezakegu, eta epe luzeko harremanak sendotzen ditugu ikasleekin. AEGn balioak dituzten pertsonak formatzeak arduratzen gaitu; eta lan etorkizun sendo baten garapenaren alde lan egiten dugu.

Lanarekiko interesa piztea lortzeko erabiltzen dugun giltza gure metodologia atsegin eta eraginkorra eta ikasleek gertuko dituzten irakasleak dira

Berrikuntza

Gure teknologia, metodologia eta heziketa-edukien etengabeko berriztatzea.

Plan Duala

Alternantzian egiten den heziketa-eredu honetan, enpresetara bideratzen dira ikaskuntza-prozesuaren alderdi batzuk.

Gizarte-erantzukizuna

AEGn ikasgelak zabalak dira, eta pentsamoldeak ere bai. Aktiboki kolaboratzen dugu GKE-ekin, adibidez, SETEM, Etiopia-Utopia, Mugarik Gabeko Ekonomialariak (EsF), ADRA…

Lan-txertaketa

Gure lan-poltsaren bitartez orientazio integral pertsonalizatua eskaintzen dugu.

Adimen emozionala

Gure emozioak ezagutzeko abilezia trebatzen dugu, eta gaitasun pertsonala sustatzen dugu.

Ingurumen-kudeaketa

AEGk ingurumenaren aldeko konpromisoa agertzen du UNE-EN ISO 14001:2015 Ingurumen Kudeaketa Sistema ezartzearen eta egiaztatzearen bidez.

Euskara

AEGn gure hizkuntza erabiltzen eta sustatzen dugu.

Neurohezkuntza

Transdiziplina honek sustatzen du hezkuntza, kultura eta neurozientzien arteko integrazio sakonago bat.

Prestakuntza-ildoak

Prestakuntza arautua, eskaintza partziala, online campusa, etengabeko prestakuntza jardunean ari diren langile eta langabetuentzat.

Erasmus

Programa europar entzutetsu honen bitarteko atzerriko enpresa-praktikak.

PBL

Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntzaren eredua ikaslea bere prestakuntzaren protagonista izatean datza.

Sariak

Kosmodisea 2010-2011ko irabazleak ikasgeletan ekimena sustatzeagatik 1. saria Tknikak antolatutako “e-mprende FP” Enpresa Simulazio lehiaketa 1. saria Goiko Auto S.A.-k antolatutako “SMART FORTWO eta FORFOUR 2014 Aurkezpena” ospatzeko lehiaketa

Hezkuntza- eta enpresa-erakundeekin dihardugu lankidetzan.

Gure buletinean harpidetu

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa