Administrazioa eta Finantzak

Administrazio eta Finantzako Goi Teknikaria

Lortu ezazu Administrazio eta Finantzako Goi Teknikari titulu ofiziala
Titulu ofiziala
Lortu ezazu Administrazio eta Finantzako Goi Teknikari titulu ofiziala
Bermaturiko praktikak
Lortu ezazu Administrazio eta Finantzako Goi Teknikari titulu ofiziala
Presentziala
Lortu ezazu Administrazio eta Finantzako Goi Teknikari titulu ofiziala
Proiektuen metodologia
Lortu ezazu Administrazio eta Finantzako Goi Teknikari titulu ofiziala
Orientazio integrala

Iraupena

2 urte / 2000 ordu

Ordutegiak

Astelehenetik ostiralera: 8:30 - 14:30

Hizkuntza-eredua

A Eredua

Zer egin hasteko?

Sarbide zuzena: Batxilergoa, LOGSE, UBI, 4. IEE, LH II edo LHko Gradu Ertaina gainditzea.
Proba bitartez: Goi graduko ziklorako sarbide-azterketa gainditzea.

Zer egiteko gai izango zara?

  • Modu kolaboratiboko eta integratuko proiektuetako lantaldeetan jardutea.
  • Proiektuen kudeaketarako sorkuntza, berrikuntza eta teknologia berrienak erabiltzea.
  • Ingelesezko ziurtagiri ofizialak lortzeko prestakuntza.
  • Enpresa publiko edo pribatu bateko lan-, kontabilitate-, zerga- eta finantza-eragiketak antolatzea eta garatzea.
  • Administrazio publikoekin izapideak betetzea.
  • Bezero, hornitzaile eta finantza-erakundeekin komunikazioa garatzea.
  • Enpresako salerosketetarako dokumentazioa diseinatu eta kudeatzea: eskaerak, albaranak, fakturak, BEZaren likidazioak.
  • Merkatuko eragiketak enpresa-kudeaketa osatuaz egitea, ekintzailetza-gaitasunak eta ERP (Enterprise Resource Planning) bereziki landuz. Kontabilitate-, finantza- eta biltegi-kudeaketa.
  • Enpresaren langile-sailaren kudeaketa: kontratazioak, langileen gizarte-segurantzako altak edota bajak, hilabete bukaerako nominak, gizarte-aseguruak eta abar.
  • Enpresaren dokumentazioa antolatzea.

Ezagutu ezazu garapen profesionalera eta ikasleen garapen pertsonalera bideratzen dugun metodologia berritzailea

Gure metodologia

Ikasketa-plana

Proiektuak lantzearen bitartez, gure ikasleek ondoko modulu hauen inguruko ezagutza teknikoak eskuratzen dituzte:

Lehen ikasturtea

  • Bezeroekiko komunikazioa eta arreta
  • Giza baliabideen kudeaketa
  • Giza baliabideak eta enpresen gizarte-erantzukizuna
  • Ofimatika eta informazioaren prozesua
  • Jarduera komertzialaren prozesu integrala
  • Ingelesa
  • Laneko prestakuntza eta orientazioa

Bigarren ikasturtea

  • Kontabilitatea eta fiskalitatea
  • Zuzenbide- eta enpresa-dokumentazioaren kudeaketa
  • Finantza-kudeaketa
  • Kudeaketa logistikoa eta komertziala
  • Enpresa-simulazioa
  • Administrazio- eta finantza-proiektua
  • Lantokietako prestakuntza

Praktikak eta Erasmus

Heziketa-zikloaren modulu profesional guztiak gainditu ondoren, bigarren ikasturtean enpresa-praktikak bermatzen dizkiegu gure ikasleei, eta praktika horiek egiteko aukeran izaten dituzte erreferentziazko enpresa nazionalak edo, Erasmus praktiken bitartez, merkatu europarreko enpresak.

ZTF Europan ERASMUS+ekin: Azken urteotan, 85 ikaslek egin dituzte praktikak Alemanian, Frantzian, Holandan, Italian, Polonian, Portugalen, Txekiar Errepublikan eta Erresuma Batuan.

Irtenbide profesionalak

  • Bulegoko administraria
  • Administrari komertziala
  • Administrari finantzarioa
  • Kontabilitateko administraria
  • Logistikako administraria
  • Bankako eta aseguruetako administraria
  • Giza baliabideetako administraria
  • Administrazio publikoko administraria
  • Zuzenbide-, kontabilitate-, lan-, zerga-aholkularitza edo gestorietako administraria
  • Kobrantzak kudeatzeko teknikaria
  • Bezeroentzako arreta-arduraduna

Gure kolaboratzaile batzuk

Gure buletinean harpidetu

Datuak babesteko politika onartzen dut Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa