Urratsbat

Ba ahal duzue negozio ideiarik? Etorri zaitezte, konta iezaguzue, eta guk lagunduko zaituztegu aurrera eramaten, Urratsbat programaren bidez.

AEGk ekintzailetza aldezten du Urrats Bat programaren bidez, negozio bat hasi nahi duten ikasleei eta ikasle ohiei aholkatuz eta lagunduz

Urratsbat enpresak sortzen laguntzeko programa bat da, erdi- eta goi-mailako Lanbide Heziketako ikastetxeetako bigarren mailako ikasleei, ikastetxeko ikasle ohiei eta ikastetxearekin prestakuntza ez-arautuaren edo prestakuntza ez-presentzialaren bidez zerikusia duen edozein pertsonari zuzendua.

Urratsbatek aholkularitza integraleko zerbitzu bat eskaintzen dio pertsona ekintzaileari bere enpresa abian jartzeko prozesuan, ikastetxean behar bezala ekipatutako bulego bat erabiltzeko aukera enpresaren funtzionamenduaren lehen hiletarako eta, proiektuak hala eskatzen badu, beste instalazio batzuk erabiltzeko aukera, hala nola ikastetxeko tailerrak, produktuaren prototipoak egiteko azterketa-fasean.

http://ekingune.tknika.net/es/urratsbat

https://www.tknika.eus/cont/proyectos/programa-urratsbat-de-acompanamiento-para-la-creacion-de-empresas/

Sortutako enpresak ikusi nahi dituzu?

Gure buletinean harpidetu

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa