Patroigintza eta Moda

Patroigintza eta Modako Goi Teknikaria

Lortu ezazu Patroinatze eta Modako Goi Teknikari titulu ofiziala
Titulu ofiziala
Lortu ezazu Patroinatze eta Modako Goi Teknikari titulu ofiziala
Bermaturiko praktikak
Lortu ezazu Patroinatze eta Modako Goi Teknikari titulu ofiziala
Presentziala
Lortu ezazu Patroinatze eta Modako Goi Teknikari titulu ofiziala
Proiektuen metodologia
Lortu ezazu Patroinatze eta Modako Goi Teknikari titulu ofiziala
Orientazio integrala

Iraupena

2 urte / 2000 ordu

Ordutegiak

Astelehenetik ostiralera: 8:30 - 14:30

Hizkuntza-eredua

B Eredua

Zer egin hasteko?

Sarbide zuzena: Batxilergoa, LOGSE, UBI, 4. IEE, LH II edo LHko Gradu Ertaina gainditzea.
Proba bitartez: Goi graduko ziklorako sarbide-azterketa gainditzea.

Zer egiteko gai izango zara?

Marka baten sorkuntza-prozesu osoa zure kabuz kudeatu ahal izateko beharrezko lanabes eta ezaguerak eskuratuko dituzu:

  • Modu kolaboratiboko eta integratuko proiektuetako lantaldeetan jardutea.
  • Bildumak diseinatzeko sorkuntza, berrikuntza eta teknologia berrienak erabiltzea, irizpide estetikoen araberako koherentzia mantenduz.
  • Ingelesezko ziurtagiri ofizialak lortzeko prestakuntza.
  • Ehungintza-sektorean dauden material mota desberdinak ezagutzea, jantzi bakoitzarentzako egokiena dena irizpide egokiei segituz hautatzeko.
  • Soineko, galtza, beroki, gona eta abarren patroiak egitea. Zure esku dago edozer diseinatzea.
  • Patroinatze digitaleko teknologia aurreratuena erabiltzea.
  • Akaberarik profesionalenak erabiliz, edozein jantzi egiten ikastea.
  • Gure praktika-programaren bitartez, esperientzia zabala eskuratuko duzu sektoreko enpresa sendoenetan.

Ezagutu ezazu garapen profesionalera eta ikasleen garapen pertsonalera bideratzen dugun metodologia berritzailea

Gure metodologia

Ikasketa-plana

Proiektuak lantzearen bitartez, gure ikasleek ondoko modulu hauen inguruko ezagutza teknikoak eskuratzen dituzte:

Lehen ikasturtea

  • Moda eta joerak
  • Ehungintza-, jantzigintza- eta larrugintza-materialak.
  • Jantzigintza-teknikak
  • Jantzigintza industrialeko prozesuak
  • Patroigintza industriala ehungintzan eta larrugintzan
  • Laneko prestakuntza eta orientazioa

Bigarren ikasturtea

  • Kalitatearen, laneko arriskuen prebentzioaren eta ingurumen-babesaren kudeaketa.
  • Ingeles teknikoa
  • Jantzigintza industrialeko ekoizpenaren antolakuntza
  • Ehungintza- eta larrugintza-diseinuen azterketa
  • Prototipoen lanketa
  • Patroien industrializatzea eta eskalatzea
  • Patroinatze- eta moda-proiektua
  • Enpresa eta ekimen ekintzailea

Halaber, bigarren ikasturtean enpresa-praktikak bermatzen dizkiegu gure ikasleei, eta praktika horiek egiteko aukeran izaten dituzte erreferentziazko enpresa nazionalak edo, Erasmus praktiken bitartez, merkatu europarreko enpresak.

Praktikak eta Erasmus

Heziketa-zikloaren modulu profesional guztiak gainditu ondoren, bigarren ikasturtean enpresa-praktikak bermatzen dizkiegu gure ikasleei, eta praktika horiek egiteko aukeran izaten dituzte erreferentziazko enpresa nazionalak edo, Erasmus praktiken bitartez, merkatu europarreko enpresak.

ZTF Europan ERASMUS+ekin: Azken urteotan, 85 ikaslek egin dituzte praktikak Alemanian, Frantzian, Holandan, Italian, Polonian, Portugalen, Txekiar Errepublikan eta Erresuma Batuan.

Irtenbide profesionalak

  • CAD/CAM bidezko jantzigintzako diseinatzaile teknikoa
  • Jantzigintzako produktuak garatzeko teknikaria (I+G+B)
  • Bulego teknikoaren teknikaria
  • Jantzien modelogilea - patroigilea
  • Modelogilea – patroigilea - eskalagilea
  • Jantzien modelogilea - eskalagilea
  • Jantzigintza industrialeko teknikaria
  • Jantzigintzako kalitate-kontroleko teknikaria
  • Antolamenduko teknikaria
  • Fabrikazioko burua
  • Kalitateko burua
  • Atalburua
  • Taldeburua

Gure kolaboratzaile batzuk

Gure buletinean harpidetu

Datuak babesteko politika onartzen dut Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa