LH-ko Lan-Poltsa
InformatikaEhungintzaMatrikulakAdminsitrazioa eta FinantzakMarketina eta Publizitatea

AEG Berrikuntza Profesionalen Eskolan gure ikasleen etorkizunak axola digu. Ikastetxe ertaina izatearen abantailetako bat da gai garela gure ikasleen jarraipena kudeatzeko, ikasketak ikastetxean amaitzen dituztenean.

 

Ikasturteko lehen egunean gure ikasleei bi urte barru nola ikusten duten euren burua galdetzen diegunean, honako hau izaten da erantzun nagusia: lanean.

 

Ikasgelako gure ikaskuntza-eredua oso lotuta dago ikasleek enpresan izango duten lanpostuarekin, eta lehen astetik aurrera, kontzeptuak oso modu praktikoan eta taldean lantzen dira; etorkizunean lan-merkatuan egin beharreko lana nolakoa izango den moduan, alegia. Horrela, ikasle horiek pixkanaka ezagutza teknikoa bereganatzen dute, arazoak kudeatzen ikasten dute eta '' eginez¨ ikasten dute.

 

Eskola magistral tradizionalen kontzeptuaren ordez, ezagutza modu praktikoan egin eta gutxinaka bereganatzen dute. Prozesu horretan arazo bat aurkezten zaie, erronka bat, eta konpondu egin beharko dute. Helburu horretara iristeko, fase desberdinetatik igaroko dira: informazioa bilatzea, talde-plangintza, brainstorming, emozioen kudeaketa edo timing-a kontuan izanik. Azken batean, oso prozesu aberasgarria da, baina ez da beti erraza haientzat. 

 

Prozesu honetan, oso garrantitsua da ere, dituzten prestakuntza-beharren kontzientzia agertzen dela. Izan ere, lanpostu batean lan egiteko dituzten prestakuntza-beharreak. 

 

Ikasgeletan erabiltzen dugun ikaskuntza-eredu horri ETHAZI deritzo, eta erabat txertatuta dago guk eskeintzen ditugun lanbide-heziketako (LH) ziklo guztietan. Azpimarratzekoa da gure ikasleek osatu zuten azken gogobetetze-inkestan, ikasketa-eredu hori dela gehien baloratzen duten gauzetako bat.

 

Ethaziren helburua, batez ere, ikasleak enpresa lanpostuan zer egin behar duten jakitea da. Hau da, ez dadila dena berria izan eta sentitu ez dakiela nondik hasi lanak egiten. Azken batean, bete beharreko lanbiderako ikaskuntza da.

 

Heziketa zikloen bi urteetan zehar, enpresak bi aldiz bisitatzeko aukera dute hainbat hilabetetan. Hori guztia plan hauei esker: Dual Berria, Erasmus +, Formakuntza Duala eta praktikak.

 

Behin prestakuntza-zikloa amaituta, praktikak egin dituzten enpresetan kontratatzen dituzten pertsonak daude. Beste batzuek interesatzen zaien lanbide-arloan espezializatzea erabakitzen dute, lan-proposamen bat ateratzen zaien bitartean. Bide horretan, ez daude bakarrik.

 

AEG Berrikuntza Profesionalen Eskolan enplegu-poltsa bat izateaz gain, enplegu-agentzia bat gara. Hau da, Lanbidek enplegu-agentzia gisa aitortzen gaitu, eta lan-bitartekaritzako lanak egiten ditugu, enpresak eta pertsonak konektatzeko, laneratze arrakastatsua izan dezaten.

Ikusi Enplegu Agentzia.

Iruzkin bat bidali

Gure buletinean harpidetu

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa