Jasangarritasuna eta Glamourra eskutik doaz
EkitaldiakEhungintzaPrentsa eta komunikazioa

Jasangarritasuna eta Glamourra eskutik doaz

 

Pasa den ostiralean, AEGko instalazioetan, Berrikuntza Profesionalen Eskolan, material birziklatuarekin oihal tailerra egin zen. Gipuzkoa de Modak antolatzen duen ehungintza astearen barruan kokatzen zen.

 

Eskolaren konpromiso eta ardatz estrategikoetako bat iraunkortasuna da. Horregatik, Ehungintzako Depatamentuak erronka bakoitza prestatzen du etorkizuneko diseinuak izango dituzten ingurumen, gizarte eta ekonomia inpaktuan pentsatuz. Bereziki, patroiaren eta azken produktuan eragina minimizatzeko erabiltzen den materialaren garrantziarengatik.

 

Materialak berrerabiliz, produktu bakarra eta berezia sor daitekeela frogatu nahi zen; oraingoan, poltsa batean gauzatuta. Besteak beste, Ternua edo Elisa Rivero enpresek emandako hainbat erretaula bildu ziren. Gainera, Donostian ospatutako zinemaldiaren alfonbra gorria erabili zen ere bai. 

 

Lehenengo pausoa artikuluaren kanpoaldea sortzea izan zen eta horretarako alfonbra gorria erabili zen. Pazientzia askorekin eta kuter baten laguntzarekin, patroia mozten joan ziren.  Umorez eta ilusioz, fieltro gorriarekin bateratuko zuten forruaren koloreak hautatzen joan ziren.

 

Behin, poltsaren kanpoko pieza lortu zutenean, makina-mahaira pasatzen zuten, barruko forrua josteko. Puntadaz puntada, barruko bolaren muturrak josten joan ziren, itxiera erraztuko lukeen lokarri bat aukeratuz. Hiru urratsetan eta hiru material ezberdinekin, poltsa ezberdin bat lortu zuten.

 

Azken emaitza arrakastatsua izan zen parte-hartzaileen artean. Arratsalde atsegin, dibertigarri eta beraien armairuetan eta bizitzan sartzen den ezohiko sorkuntza eraman zuten.

Iruzkin bat bidali

Gure buletinean harpidetu

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa