«4.0 Ehungintza Lurralde Iraunkorra»-ren aurkezpena; 3D Ehun-Inprimatze Iraunkorra
EkitaldiakEhungintza

Hurrengo ostiralean, abernduaren 14an, Berrikuntza Profesionalen Eskolaren eskutik 4.0 Ehungintza Lurralde Iraunkorraren proiektuaren aurkezpena ospatuko da. Ikerketa hau, 3D ehungintza iraunkorrean oinarritzen da. Moda iraunkorra AEG-ren apustuetako bat izanik, klaseak emateaz gain, Gipuzkoako I+D+I berrikuntza proiektu aintzindarietan parte hartzen dugu.

 

«4.0 Ehungintza Lurralde Iraunkorra»-ren aurkezpena; 3D Ehun-Inprimatze Iraunkorra

 

Carlos Alonsok, proiektuaren liderrak, azken hilabeteetan 3D ehungintza iraunkorraren inguruan ikertutakoaren emaitzak eta etorkizunari begira, eskaintzen dituen aukerak erakutsiko dizkigu. Ikerketa honen emaitzak, Fashion Tech Week eta Donostia Fashion Week-en lilura sortu zuten ehungintza sektorean bereziki.

 

Lan honen helburua: 3D jantziak birziklatutako materialekin eta low-cost tresnen bitartez lortzea da. Azken hilabeteetan ikastetxean landutakoa eta azken urteetan Tknikan landutakoaren emaitza izanik. Horretarako, lehen pausoa, gure inguruko enpresen eta diseinatzaile gazteen beharrak aztertzea izan zen. Gero, ñakibehar genuen diseinua, materialak (filamentuak eta harizpiak) eta 3D imprimagailuak ikertu ahal izateko. Fornitura eta jantziak izan dira ikerketa honen emaitza materiala.

 

impresión 3D textil - AEGGonbidatzen zaituztegu ikerketa honen ibilbidea ezagutzera. Hau ez da Berrikuntza Profesionalaren Eskolaren azken helmuga, geldialdi bat besterik ez. Lanean jarraituko dugu gure inguruan dauden hondarrak birmoldatzen 3D tresneriaren bitartez, 4.0 ehungintza lurralde iraunkorra bultzatuz. 

 

Moda jasangarria gure oinarrietako bat da, honetan sinesten dugu eta printzipio hauek dira gure ikasleei hedatzen dizkiegunak. Honen adibide, orain dela zenbait aste, gure ikasleek bigarren Upcycling programaren emaitzak aurkeztu zituzten Donostiako aste iraunkorraren esparruan. Proietuaren helburua, lehengai bezala ehun-hondakinak jantzi berriak sortzea izanik.

 

Ikusi daitekeen bezala, AEG Berrikuntza Profesionalen Eskolan, moda jasangarriaren aldeko apustua egin dugu hau sustatuz eta kontzeptu honen erreferentea gara gaur egun Gipuzkoan.

 

4.0 Ehungintza Lurralde Iraunkorraren aurkezpena

Non: CEMEI Eraikinean. Portuetxe, 23 A-B Laugarren solairuan (Bilera Aretoan) / Donostia.
Ordua: 16:00 - 18:00.

Izen ematea: ?

Iruzkin bat bidali

Gure buletinean harpidetu

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa