Jarraitu ikasten udazkenean, langabezian edo lanean dauden pertsonei (autonomoak barne) zuzendutako diruz lagundutako gure ikastaroen bidez
EkitaldiakInformatikaEhungintzaMatrikulak

Irailean hasten da askorentzat urtea. Oporretatik itzultzeko hilabetea. Erronka berriei eta asmo berrituei heltzeko unea. Lan-kontuei dagokienez, une ona izan daiteke hainbat alderdiri buruz hausnartzeko, langabezian egon nahiz lanean egon. Nire prestakuntza osatu behar al dut nire curriculuma hobetu, eta, horrela, lan-aukera gehiago edukitzeko? Nire ezagutzak berritu behar al ditut, lanean hobeto moldatu eta enpresan gora egiteko? 

 

Irailean eta urrian, diruz lagundutako ikastaro berriak hasiko ditugu AEGn, langabezian nahiz lanean dauden pertsonei zuzenduak (autonomoak barne). Zeure erronkak betetzeko balia ditzakezu ikastaro horiek. Honako gai hauei buruzko ikastaroak egin ditzakezu:

 

Informatika eta komunikazioa 

AEGn aditu bilakatu gara informazioaren segurtasunean eta zibersegurtasunean. Gaur egun, hori da eskari handienetakoa duen informatikako espezialitatea. Hor egon daiteke zure aukera. Espezializatu eta trebatu gai honetan gure informatikako eta komunikazioko ikastaroen bidez –horietako ikastaroren batek kontratatzeko konpromisoa dauka–. 

Gaitutako profesionalak behar dira, egun dagoen zibersegurtasuneko adituen eskariari erantzuteko

Gaitutako profesionalak behar dira, egun dagoen zibersegurtasuneko adituen eskariari erantzuteko

 

Marketin digitala

Marketinaren munduak erakartzen bazaitu eta gehiago sakondu nahi baduzu teknologia berrien erabileran sarean produktu eta zerbitzuak saltzeko eta sustatzeko estrategiak sortzeko, ongi etorriko zaizu SEO, SEM, Adwords, Facebook Ads eta antzeko alorretan prestakuntza jasotzea. Gure marketin digitaleko ikastaroek ateak irekiko dizkizute.

 

Administrazioa

Enpresa-mundua baldin bada zurea, agian hainbat alorretan sakondu behar duzu, hala nola kontabilitatean, fiskalitatean, soldaten alorrean edota proiektuen kudeaketan. Bestalde, zure negozioari ekiteko aukera aztertzen ari zara agian.  Esparru honetan, zure premiekin bat etor daitezkeen administrazioari eta fiskalitateari buruzko ikastaroen eskaintza zabal bat aurkituko duzu.   

 

Arropagintza

Langabezian bazaude eta modaren munduarekin lotutako lan bat aurkitzea baldin bada zure helburua, kontsultatu gure arropagintza-alorreko udazkeneko ikastaroak. Jantziak eta etxeko arropak konpontzen eta egiten ikasiko duzu. Lanean bazabiltza, prestakuntza jasotzen jarraitzeko aukera ematen dizugu. Arropagintzako teknika desberdinak (hala nola Moulage teknika) ikasteko ikastaroak eskaintzen dizkizugu.

Arropagintzako ikastaroa AEGn

Arropagintzako ikastaroa AEGn

 

Baliatu udazkena zeure burua trebatzeko. AEGn erraza da: Lanbide eta Hobetuz erakundeen ikastaroak eskaintzen dizkizugu.

Iruzkin bat bidali

Gure buletinean harpidetu

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa