22-23 ikasturtearen hasiera 0 erronkarekin
EkitaldiakInformatikaEhungintzaMatrikulakAdminsitrazioa eta FinantzakMarketina eta Publizitatea

AEG Berrikuntza Profesionalen Eskolan ilusioz eta berritasunez betetako ikasturte berri bati ekin diogu. Aurpegi berriei ongietorria eman diegu, Lanbide Heziketako (LH) gure ikasle berriek, eskaintzen ditugun goi-mailako zikloen bidez karrera profesionala hasteko edo osatzeko aukeratu gaituztenak: Administrazioa eta Finantzak; Marketina eta Publizitatea; Sareko Informatika Sistemen Administrazioa; Web Aplikazioen Garapena; Patroigintza eta Moda; eta Neurriko eta Ikuskizunetako Jantziak.


Iraila iritsi eta berriro pilak jarri eta ikasgelara itzuli gera, 2022-2023 ikasturteari ekiteko. Duela zenbait urtetik hona, 0 Erronka (#reto0) deritzon hasierako erronka bat koordinatu dugu.

Zer eginten dugu 0 Erronkan? Helburu nagusia: ikasle berriek ikastetxearekin eta ikaskideekin lehen harremana izatea da. Elakrrekin rlazionatzeko behar duten bultzada hori ematen diegu, eta ez dute bakoitzaren gelako ikaskideekin bakarrik egiten, beste zikloetako ikaskideekin ere egiten dute. Laburbilduz, oso jarduera aberasgarria da zikloen artean.

Eguneko misioa scaperoom bat osatzea da, ikasturte honetan Munduaren Amaieran girotuta egon dena. Misioa Mundu Berria bilatzea zen, eta hortik bizirik irauteko beharrezkoa zena eramatea: ura, energia, etab.

Horretarako, lehenik eta behin, taldeak sortu ziren, bakoitzak kolore zehatz batekin. Taldeak banatu ondoren, abentura hasten zen! Lehenengo geldialdia Karmeloko ikastetxean dagoen Balab aplikatutako ikaskuntzako laborategian egin zen. Bertan, lehen pista aurkitu eta goizean zehar puzzlea osatzen joan ziren.

Pistek Donostiako hainbat ibilbidetatik gidatzen zituzten (4 ibilbide: AEG+) eta amaiera AEG Berrikuntza Profesionalen Eskola ikastetxea zen. Misioa betetzeko, entzungailu batzuk (pistak audioak ziren) eta koaderno bat zieren. Aurten ere, aparteko bat eskatzen zitzaien: bideo baten bidez ibilbidea dokumentatzea.

Horrela, proba amaitzean, talde bakoitzak bideoa osatu zuen ikastetxeko Instagram kontura igotzeko eta jarraitzaileek onena baloratu eta bozkatzeko aukera izan zezaten. Azken finean, like gehien lortzen zituen bideoa izango zen talde bat irabazle egingo zuena.

140 like baino gehiagorekin lau neskek (Ana Errandonea, Ane Muñoz, Daniela Da Silva eta Alaitz García) osatutako talde urdina izan zen probako irabazlea. Emakumeek pozarren hartu zuten joan den astean beren saria, 2022-2023 ikasturteko lehen erronka zorionez amaitzeko. Eta orain bai, has dadila ikasturte berria!

Iruzkin bat bidali

Gure buletinean harpidetu

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa