Hastera doa Erasmus+ 2019 abentura, AEG Berrikuntza Profesionaleko Ikastetxeko ikasleentzat
InformatikaEhungintza

Ikasturtearen bigarren erdia iristearekin batera, badator gure ikasleek irrikaz itxaroten duten uneetako bat, maletak egin eta Erasmus+ abenturari ekiteko unea, hain zuzen ere. Malta, Fratzia eta Erresuma Batua hautatu dituzte programa europar honen onurak baliatuko dituzten lau ikasleek. 
 


 

Erasmus+ mugikortasun programa europar bat da, praktikak atzerrian egitea ahalbidetzen duena  2018-2019 ikasturtean. Atzerrian esperientzia batez gozatzea beti da aberasgarria, eta are gehiago lan-aukera bati uztarturik badoa; izan ere, gure ikasleei aukera ematen die beren ikaskuntzarekin jarraitzeko eta hura osatzeko, kultura berri batean eta beste hizkuntza batean. 
 

Aurten AEGko lau ikaslek biziko dute esperientzia ahaztezin hau. Céline Supervie, Neurrirako eta Ikuskizunetarako Jantzien heziketa-zikloan ari den ikaslea, Frantziara joango da martxoaren 4an. Beretzat aukera bikaina da hau horrek gogoko duen langintza batean aritzeko, eta aldi berean, bere buruari erronka jotzen dion enpresari baten egunez eguneko jarduna jarraitzeko. «Ahalik eta gehien ikastea espero dut esperientzia honetatik, eta askotariko bezeroen espektatibak ebaluatzea, ni bizi naizen ingurua baino turistikoagoa baita», aitortzen du.  
 

Bestalde, Nora Ruedak, Patroigintza eta Moda ikasleak, martxoaren 2an ekingo dio etapa berri honi. Maltara joango da, non ingelesa lantzea espero duen, herrialde polit hura ezagutzea eta esperientzia honetan inguruan izango dituen pertsonekin gozatzea. 
 

Gainera, Sareko informatika-sistemen administrazioko bi ikasle Erresuma Batura joango dira otsailaren amaieran eta martxoaren hasieran, hara gauzatzea erabaki baitute Erasmus+ programa hau. 

Iruzkin bat bidali

Gure buletinean harpidetu

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa