Ehungintza mintegia Madrilen
EkitaldiakEhungintzaPrentsa eta komunikazioaMatrikulak

 

Joan den astean, gure ikasleak Madrilera joan ziren, gure prestakuntza bideratzen duten sektoreei zuzendutako enpresak lehen eskutik ezagutzeko. Horrela, bi goi-heziketako zikloak, Patroigintza eta Moda, eta Neurrirako eta Ikuskizunetarako jantziak hiriburura abiatu ziren.


Aukera bikaina izan da ikasleentzat, izan ere, Navasques bezalako sektoreko erreferente garrantitsuei buruzko azalpenak jaso dituzte. Goya sarietan, Paula Ordovás influencer delakoaren jantziaren arduradunak izan ziren.


Sastrería Cornejoren instalazioak bisitatzeko aukera izan zuten, nazioarteko erreferentzia gisa, antzerki- eta zinematografia-jostundegietan. ¨Juego de Tronos¨  edo ¨ Vikingos¨,  hain ezagunak diren telesaileen jantzien arduradunak .


Era berean, Teatro Realera joan ziren, artearen ikuspegitik opera-funtzio bat nola prestatzen den jakiteko: entseguak nola muntatzen diren, zeintzuk diren karakterizazio eta jantzi-sailen funtzioak; edo, besteak beste, eszenatoki hori zapaldu duten artista ezagunen kamerinoak nolakoak diren. Luxua!


Bidaia osatzeko, ikasleek denbora izan dute denda eta ehun-biltegiak ezagutzeko, gero eta arraroagoa baita gure hirietan, eta Madrilek oraindik bizirik jarraitzen du.

 

Iruzkin bat bidali

Gure buletinean harpidetu

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa