Moda ikasi nahi duzu? Lanbide Heziketako gure Heziketa zikloak ezagutu.
Ehungintza

Modaren sektorean lan egitea zure ametsa bada, etorri AEG ikastetxera! Gure eskolan goi mailako bi ziklo dauzkagu, eta hasieratik metodologia berritzaile baten bidez, proiektu errealetan lan egingo duzu eta sektoreko marka handiekin kolaboratzeko aukera izan dezakezu. Bazenekien, AEG berrikuntza profesionalen eskolak, Patrogintza eta moda, eta Neurrirako eta ikuskizunetarako jantziak bezalako zikloak eskaintzen dituen Gipuzkoako zentru bakarra dela?

 

Moda ikasi nahi duzu? Lanbide Heziketako gure Heziketa zikloak ezagutu.

 

Nuria De Oliveira bi zikloak ikasi ditu eta «esperientzia izugarria izan zela dio, ikaskide zein irakasleei esker». Irakasleei buruz, gaitasun intelektualak eta norbanako proiektuak lan munduaren esparrura garatzeko euskarri garrantzitsu bat izan zirela dio.

 

Nuriak, AEGren metodologia «ikasi ekiten» teorian oinarritzen dela aipatzen du, eta bere lan esperientzia kontatzen digu zentrotik atera ondoren. «Zentru hau ikaskide eta irakasleengatik gomendatruko nuke, baina gehienbat goi mailako instalakuntzak dituelako eta Erasmus beka eskeintzan dutelako». AEGren hoberena? Nuriak garbi du. «Hemen maite duzuna etorkizuneko proposamen sendo batean bilakatu dezakezu».

 

MODAN LANBIDE HEZIKETA 

AEG berrikuntza porfesionalen eskolan, ehungintza familiako bi ziklo eskaintzen ditugu:

 

Patrogintza eta moda

Zer ikasiko duzu Lanbide Heziketako Patrogintza eta moda goi mailako ziklo honetan?

- Proiektuak eginez lan egingo duzu, era kolaboratiboan eta lan taldeetan.

- Sormena, berrikuntza eta azkeneko teknologiak erabiliaz, koherentzia estetikoa izango duten bildumak diseinatuko dituzu.

- Soineko, galtzak, beroki, gonen...patroiak egingo dituzu. Edozein diseinu egin ahalko duzu.

- Material ezberdinak ezagutuko dituzu eta jantzi bakoitzarentzat egokiena aukeratzeko irizpidea izango duzu, akabera profesionalenak erabiliz.

 

Neurrirako eta Ikuskizunetarako jantziak
Zer ikasiko duzu Lanbide Heziketako Neurrirako eta ikuskizunetarako goi mailako ziklo honetan?

- Proiektuak eginez lan egingo duzu, era kolaboratiboan eta lan taldeetan.

- Sormena, berrikuntza eta azkeneko teknologiak erabiliaz, ikuskizunetarako proposamenak egingo dituzu, baldintza estetikoak eta testuinguru historikoa kontutan hartuz.

- Kustomizazio, zahar irudikapen edo eraldaketarako teknika ezberdinak ezagutuko dituzu, pertsonaien jantziak era egokian karakterizatzeko.

- Gai izango zara patroiak egitea “moulage” teknikaren bidez, baita eskuzko patrogintzan ere.

- Eskuzko joskintza klasikoa. Neurrizko jantziak egitea akabera profesionalak erabiliz.

 

MARKA ETA EGIAZKO PROIEKTUAK

Hasieratik aukera izango duzu ezagutu eta egiteko egiazko lana moda munduan. Horretarako, gertuko markek erronka errealak proposatzen dizkigute. Ezagutu al nahi?. Horien artean Opus Liricak aipa daiteke.2018-2019 kurtsoan zehar neurrirako eta ikuskizunetarako jantzietako ikaslek “Txirula Magikoa” operarako jantziak egin zituzten Donostiako Kursaalean. Bigarren kurtsoko ikasleek antzezpenako azterketa egin zuten , gero zirriborroak , bukaerako oihal moztu eta jantziak egin zituzten. Argazki batzuk ikus ditzakezue esteka honetan.

 

Gainera, aurten hirugarren aldiz, Gipuzkoako Upcycling proiektuan parte hartzen ari gara Donostiako Moda Cluster eta Gipuzkoako Foru Aldundeari esker. Proiektu honetan Garberako merkata gunean gipuzkoarrek erabiltzen ez duten arropa ontzietan jasotzen da eta bigarren bizitzari ematen zaio. Gure ikasleek egindako jantziak Donostiako Aste Jasangarriko Moda desfilean parte hartzen dituzte.

 

Askoz gehiago dago! Pasa den irailean Inditexeko giza baliabideen arduradun batzuk AEG-era etorri ziren gure meteodologia eta Modako bukatu berri ikasleak ezagutzera. Beste marka kolaboratzaile ere badaude, hala nola, Zergatik, Ecomodo, Batela eta erakundeak Balenciaga Museoa adibidez.

 

MODA JASANGARRI

Moda eta baloreak prestatu. Jasangarritasun eta berrikuntza gure oinarri garrantzitsuenak dira horregatik AEG Berrikuntza Profesionalen eskola moda arloan erreferente bat da gure lurraldean Gure eskolan proiektuak aurkituko dituzu aipatutako Upcyclin bezala . Honek ehungitzako hondakin murriztu eta ekonomia zirkularra sustatu du helburu. Baina, pauso aurrera ematen dugu eta konpromiso hau errealitate bihurtzen gara. Berrikuntzarekiko gure bokaziotik, 3D ehungitza inprimatzeko proiektua bultzatzen dugu eta teknologia honen bidez jantzi batzuk egin ditugu. Horretarako 3R3D enpresa eta Teknika erakundearen laguntzarekin egiten dugu lan. Ezagutu gehiago gure berrikuntza eta jasangarritasunarekiko apustua.

 

Moda Munduan egin nahi duzu lan? ¡Ez pentsatu gehiago! eta etorri AEG Berrikuntza Profesionalen Eskolara

Iruzkin bat bidali

Gure buletinean harpidetu

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa