Neurrirako eta Ikuskizunetarako Jantzien ikasleak lankidetzan Opus Líricarekin
Ehungintza

Neurrirako eta Ikuskizunetarako Jantzien goi mailako heziketa-zikloko 2. Ikasturteko ikasleak “La Flauta Mágica” operaren jantziak egiten aritu dira, otsailaren 22 eta 23an, Kursaleen. Erronka honekin, gure ikasleek beren prestakuntza aberastu ahal izan dute benetako esperientzia baten bidez, Marketing eta Publizitate ikasleen antzera, haiek ere proiektu honetan jardun dira eta. 
 

Opus Líricarekin lankidetzan aritzea AEG metodologiaren barnean sartzen da, proiektuetara bideratutako prestakuntza baitago oinarrian; hartara, gure ikasleek kontzeptu teorikoak beregana ditzakete modu praktiko eta atsegin batean, eta mundu errealaren eskakizunak eta erritmoak ezagutu ditzake. 
 

Opus Liricako lantaldeak emandako jarraibideei jarraituz, ikasleek obra eta bozetoak aztertu behar izan dituzte, ebaketa eta jantzigintza aztertu ahal izateko, betiere jantzien kalitatea zainduz. Jantziak gauzatzeko, gure ikasleak oihalen bolumenak ikertu behar izan dituzte. Gainera, obra estreinatu aurreko entseguetan parte hartu ahal izan dute. 


Prozesuan ateratako argazki batzuk ikus ditzakezue, eta eskerrak ematen dizkiegu Opus Liricari eta  IRADIri gure ikasleengan jarri duten konfiantzagatik, eta espero dugu aurrerantzean ere lankidetzan aritzea. 
 

Iruzkin bat bidali

Gure buletinean harpidetu

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa