Inditex AEG Ikastetxea bisitatzera dator
EkitaldiakEhungintza

Ikasturte berriarekin batera, azken urteetan bezala, Inditex enpresako (Arteixon kokatuta) giza baliabideetako arduradunak AEG Berrikuntza Profesionalaren Eskolara gerturatuko dira. Batetik, gure metodologia eta instalazioak ezagutzera; eta bestetik, ikastetxetik pasa diren ikasle batzuei lan selekzio probak egiteko.

 

AEG Escuela Superior de Moda en Euskadi

 

Enpresa galiziarraren giza baliabideetako arduradunen urteroko zereginetako bat hauxe da, eskoletara gerturatzea haien berri izateko eta erabiltzen duten metodologiaren jakinaren gainean egoteko. Ez da lehen aldia AEG-ra datozela gure Patroigintza eta Moda eta Neurrirako eta Ikuskizunetarako Jantzietako ikasle ohiak ezagutzera. 

 

Oraingo honetan gure Berrikuntza Profesionalaren goi eskolara hurbilduko dira (eskola-enpresa) erlazioak estutzeko, elkarguneak eta sinergiak bilatzeko. Gainera, Inditex-eko taldearen etorkizuneko kideak izango diren hautagai posibleak ezagutzeko, selekzio-proben bidez.

 

Bisita honetan, irailaren 26an, Berrikuntza Profesionaleko Eskola eta CEMEI eraikinean kokatuta dagoen 3D ehun jasangarriko laborategia ezagutuko dute. Gainera, urrian hasiko den Product Manager kurtsoaren (700 ordu) berri izango dute.

 

 

Iruzkin bat bidali

Gure buletinean harpidetu

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa