Gure ikasleek Europan zehar hegan egiteko prest
EkitaldiakInformatikaEhungintzaPrentsa eta komunikazioaMatrikulak

 

Otsaila iritsi da eta urtero bezala, maletak egiteko garaia Erasmus+ programa ezagunaren onuradun izango diren gure ikasle batzuentzat.

 

Bigarren ebaluazioa amaitzear dago, eta atzerako kontaketa hasi da, gure ikasleek praktikak egin ditzaten ikasturtean zehar lankidetzan aritzen garen enpresetan. Eskaintzen ditugun aukeren artean, Erasmus+ da horietako bat. Batzuek programa DUAL-arekin jarraitzen dute, eta beste batzuek, berriz, zikloan zehar ikasitakoa praktikan jarri ahal izango dute, etxetik gertu, esleitutako enpresetan.

 

Erasmus+ Europako mugikortasun-programa bat da, praktikak atzerrian egiteko aukera ematen duena 2019-2020 ikasturtean. Esperientzia aberasgarria da, gure ikasleek beste hizkuntza batekin eta kultura berri batean ikastea ahalbidetzen duen lan-aukera baten eskutik datorrena.

 

Zortedunentzat, aurten zazpi dira, urduritasun eta ilusio uneak dira. Laster, otsailaren amaieran, abentura ahaztezina hasiko da!

 

Aurtengo destinoetako batzuk Italia, Polonia, Austria edo Viena dira. Nora Fabianek (Patroigintza eta Moda ziklokoa) Arezzon lurreratuko da, (Toskanako ekialdean) atelier batean praktikak egiteko. Maddi Ferrero (Patroigintza eta Moda ziklokoa) eta Nahia Salaberria (Neurriko jantzien eta ikuskizunen ziklokoa), Turinera joango dira. Horietako batek, zirkua gertutik ezagutzeko aukera izango du lan-esperientzia moduan. 

 

Guztiei, AEG Berrikuntza Profesionalen Eskolako talde osoak, zorte ona opa diegu. Bidaian zehar adi egongo gera kontatzen digutenaren berri emateko.

 
Iruzkin bat bidali

Gure buletinean harpidetu

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa