AEGko marketin eta ehungintza arloetako ikasleak lankidetzan Opus Liricaren “La Flauta Mágica”rekin
Prentsa eta komunikazioa

AEG Berrikuntza Profesionaleko Ikastetxearen metodologia abangoardista da, ikasleei kontzeptu teorikoak modu praktikoan eta atseginean barneratzen laguntzen dien proiektuetan oinarritzen da. 2018-2019 ikasturteko erronketako bat da “La Flauta Mágica” operaren emanaldia, Opus Lirica konpainiarena.

 

 

AEG lankidetzan ari da Opus Liricarekin La Flauta Mágicaren kanpaina biralizatzeko Donostiako Kursaaleko opera denboraldirako. Benetako proiektu bat da, non marketin eta publizitateko goi zikloko 1. Mailako ikasleak parte hartzen ari diren.

 

Gure ikasleak ildo- eta egutegi-editoriala nahiz marketineko ekintza-plana lantzen ari dira, kanpaina honen komunikazioari dagokionez, eta hori guztia gauzatzeko lankidetzan ari dira sare sozialetan (Twitter eta Facebook kontuen jarraitzaile egin zaitezke). Gainera, aldaketak egiten ari dira Opus Líricaren webgunean.

 

Era honetako ekintzetan parte hartzeko aukera izatea oso baliagarria da gure ikasleen prestakuntzarako, tamaina handiko kasu bat ikusi eta kudeatu dezakete eta. Oraingo honetan helburua da Kursaaleko auditorioa betetzea lan honen emanaldietan. Horretarako, hiru ikusle multzo — familiak, haurrak eta gazteak— erakarri nahi dituzte, eta dagoeneko operazale diren haiek fidelizatu. Joan zen abenduan Opus Liricako kideak AEGn izan ziren gure ikasleei proiektua eta operaren mundua azaltzen, mundu horretan sartzen eta gauzatu beharko duten lana egiten laguntzeko.

 

“La Flauta Mágica” Kursaalen izango da otsailaren 22tik 24ra, eta emanaldian AEG Berrikuntza Profesionaleko Ikastetxeko ikasleen beste proiektu bat erakutsiko da, neurrira egindako jantzien eta ikuskizunen ikastaroko ikasleena, hain zuzen ere. Oraingoz ezin dugu besterik aurreratu. Ikuskizuna ikustera joan beharko duzue aurrez aurre ikusteko.

Iruzkin bat bidali

Gure buletinean harpidetu

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa