AEG-k Zibersegurtasunaren aldeko apustua egiten du
EkitaldiakInformatika

Hilabetea ixteko, datorren urriaren 31n, Ion Larrañaga S21sec-etik dator gure eskolara, AEG Berrikuntza Profesionalera. SSL (Secure Sockets Layers)-eri buruz hitz egingo die gure WAG (Web Aplikazioen Garapena) eta SISA (Sareko Informatika-Sistemen Administrazioa) zikloetako ikasleei.

 

 

Ion Larrañaga Telekomunikazioetako Ingeniaria da eta S21sec enpresan lan egiten du Web inguruneetako aplikazioen garatzaile bezala. Gai honi buruzko aldaketa azkarrak ezagutzen dituztelako, aitzindariak dira ziber sekuritate arloan. Helburu orokorra, bere bezeroen arriskua zibereraso baten aurrean murriztea izanik.

 

Aukera aparta izango da zalantzarik gabe gure ikasleek informatika enpresen errealitatea ezagutu dezaten. Sektore honetan bereziki, sareko erasoen kasuak esponentzialki areagotu direnez, bezeroei segurtasun gehiago eskaintzearen aldera, Secure Sockets Layer protokoloa diseinatu dute.

 

AEG-k, Berrikuntza Profesionalen Eskolak, zibersekuritatearen aldeko apustua egin du. ISO 27001/2014 arauaren ziurtagiria jaso berri du Anor-en eskutik. Eskola gutxik duten ziurtagiria da, batez ere, Informazioaren Segurtasuna bermatzen duelako era profesionalean.

 

Ziur gaude hitzaldi honek gure ikasleen arreta bereganatuko duela.

Iruzkin bat bidali

Gure buletinean harpidetu

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa