Treba zaitez zibersegurtasunean, etorkizuneko lanbidea da eta
Informatika

Zibersegurtasuna jende guztiaren ahotan dabil: zenbakiek ez dute gezurrik esaten, eta gero eta arrisku handiagoa dugu inguruan. Hori dela eta, euskal enpresak profesional bila dabiltza beren segurtasuna hobetzeko. AEGk bere egin du kezka hori, eta aurten zibersegurtasunari buruzko prestakuntza espezifikoa eskaintzen hasi da, lanbide heziketako ikasleei zuzenduta.

 

 

Enpresek zailtasunak dituzte Zibersegurtasunean adituak diren langileak kontratatzeko. Eratu berria den Basque Cybersecurity Centre (BCSC) erakundeak egindako inkesta baten arabera, euskal negozioen % 85 arlo honetan inbertitzen eta langile espezializatuak kontratatzen ari dira, nahiz eta profil hau duten profesionalak falta izan. Industriak kalkulatzen du 2021ean, munduan, 3,5 milioi lanpostu egongo direla bete gabe sektore honetan.

 

Zibersegurtasunari gero eta garrantzi gehiago ematen diote enpresetan, erasoak ere gero eta sarriago gertatzen baitira. 2017an, informatika-segurtasunean egindako akatsak 840 milioi kostatu zitzaizkien euskal enpresei. 2018ko lehen sei hilabeteetan 6.000 ziberdelitu erregistratu dira, eta, beraz, pentsatzekoa da iaz baino askoz izango direla. Horrek guztiak erne jarri ditu euskal enpresak, eta segurtasuna indartu nahi dute, baina oraindik % 12k bakarrik daukate erasoen aurkako protokoloa.

 

BCSC 2017an inauguratu zen. Euskadin zibersegurtasuna bultzatzeko Eusko Jaurlaritzak izendatu duen erakundea da, helburu duena enpresei iristen zaizkien mehatxuei erantzutea eta euskal industriaren lehiatzeko eta berritzeko gaitasunari eustea. Azken urtean hainbat jarduera gauzatu ditu, Euskadi nazioartean erreferente bihurtzen dutenak zibersegurtasuneko teknologiak aplikatzean.

 

Enpresen eta administrazioen arteko lankidetza honetan, AEG beste eragile bat da, zibersegurtasunean aditua, euskal enpresen segurtasun digitala hobetzeko konpromisoa duena, eta ahalegin berezia egingo duena etorkizuneko profesionalak trebatzen eta talentua duten aditua sortzen.

 

AEG Berrikuntza Profesionaleko Ikastetxeak bokazio argia du berrikuntzarako eta teknologia berrietarako. Duela bi urtetik gure irakasle-taldean ari dira enpresa mundutik datozen eta zibersegurtasunean aditu diren bi kide. Gainera, oraindik orain lortu du ISO 27001/2014 ziurtagiria, Aenor-ek emana; ikastetxe gutxi gara segurtasuna eta informazioa modu profesionalean babesten eta bermatzen dugunak.

 

Beste urrats bat egitera goaz gure ikasleak berrikuntzarekin eta teknologiarekin lotutako lanbideetan trebatzeko bidean. Zirbersegurtasuneko ZIKLO-ONDOKO bat programatu dugu, Sareko Informatika-Sistemen Administrazioan, Web-aplikazioen garapenean edo Plataforma anitzeko aplikazioen garapenean ikasketak bukatuta dituzten ikasleei zuzenduta. Era horretan, beren ikasketak osatzeko aukera dute, eta gure inguruko enpresetan hain eskari handia izango duen espezialitatean titulazio bat lortzeko ere bai.

 

Juan Carlos Rodríguez Ricok, AEGren zibersegurtasuneko programen arduradunak, azpimarratzen du eskaintza hau punta-puntakoa dela; izan ere, normalean prestakuntza-mota hau unibertsitateko ikasleentzat soilik izan ohi da. Zibersegurtasuneko Ziklo-Ondoko berri hau lanbide heziketako ikasleentzat bideratua dago.

Iruzkin bat bidali

Gure buletinean harpidetu

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa