AEG COVID-19 olatuari aurre egiten
EkitaldiakInformatikaEhungintzaPrentsa eta komunikazioaMatrikulak

AEG Escuela de innovación profesional ubicada en donostia-san sebastián.  Formación Profesional, Ciclos Superiores en textil, administración, informática y marketing.

Gaurtik aurrera, AEG Berrikuntza Profesionalen Eskolak koronabirusari aurre egiteko kontingentzia plana aktibatu du. Ikasle guztiak hurrengo hamabost egunetan zehar onlineko klaseak jasoko dituzte. 

 

Eusko Jaurlaritzak atzo eguerdian jakinarazi zuenez: ¨COVID-19 koronabirusak EAEko lurralde osoan izandako aurrerapenaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideei jarraituz, jakinarazten dizuegu Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztien eskola-jarduera presentziala aldi baterako eteteko hartutako erabakiaren berri¨. Une honetan, gure goi-heziketa zentroan B plana aktibatu zen. 

 

Klase presentzialen aldi baterako uzteari aurre egiteko (printzipioz 15 egunetan zehar), ikastetxeak martxoaren 16tik aurrera, online bidez klaseak jarraitzeko aukera emango die ikasleei. Goi-mailako heziketa ziklo guztietan, lau ikasketa alorretan (ehungintza, administrazioa, marketina eta informatika) gaiei era digitalean ekingo diote:

   

Nola egingo dugu? 

 

Ikasle bakoitza bere etxetik ordenagailura sartuko da eta Google Meet bidez ikasgaiaren gai-zerrenda jarraitu ahal izango du. Ikasgelara konektatutako gailuak, aurretik programatutako klasea jarraitu ahal izango dute. Era berean, ikasleei sorrarazten zaizkien zalantza guztiak argitzeko aukera izango dugu. Horrela, denboraldi honetan, ez dute ikasketen ohiturarik galduko. 

 

Enplegurako prestakuntzan, lanean dauden edo langabezian dauden pertsonei zuzendua dagoen formakuntzan, ere neurriak hartuko dira. Esate baterako, Informatika Segurtasuneko ikastaroan, birtualizazio-sistemara urruneko sarrera segurua prestatu da, eta, bertatik, ikasleek jarduera horiek aurrera eraman ahal izango dituzte. 

 

AEG-n, nahiz eta klase presentzialak eten, gure esku dagoen guztia egingo dugu ikasleek formakuntza jarrai dezaten era digitalean. Online bidez harremanetan jarraituko dugu. 

Iruzkin bat bidali

Gure buletinean harpidetu

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa