10 tip: ohitura berriak, erronka berriak
EkitaldiakInformatikaEhungintzaPrentsa eta komunikazioaMatrikulak

Etxean online ikasteko 10 gomendio. AEG, berrikuntza profesionalen eskola. Lanbide heziketa. Goi heziketa. Ehungintza, adminsitrazioa, informatika eta marketina. Donostia. San Sebstián.

 

 

2020ko martxoa ez du inork ahaztuko. Denok egoera berrietara egokitzea behartuta ikusi dugu geure burua, helburu bakar batekin: COVID-19 birusaren hedapen kurba geldiaraztea.

Bat-batean etorri den aldaketa sakonari aurre egiteko, formakuntza azkar egokitu den sektoreetako bat izan da. Izan ere, ikasgela fisikoak ikasgela birtualetan eraldatu dituelako. Egun gutxi batzuetan aldaketa asko bizi izan ditugu eta horregatik, AEGk, Berrikuntza Profesionalen Eskolak, eskua luzatu nahi dizue. Post honetan, 10 tip, hau da, hamar gomendio emango dizkizuegu zuen eguna modu osasungarrian antonatzeko (gure konpromezuetako bat).

 

  1. Alarmak ipini:  GAUR egin dezakezuna, ez utzi biharko. Egunenean zehan egiteke dauden zereginak ez betetzearen sentsazioa baduzu, oroigarriak jartzea aukera ona dirudi. Zaila iruditzen bazaizu, hasi zaitezke gosaltzeko ordua, bazkaria eta afariarekin. Ondoren, gehitu zure klaseak eta lanak.

  2. Agenda berrerabili. Zerrenda bat egin ezazu egunean zehar egingo dituzun zereginekin, eta horietako bat egiten duzunean, gurutzatu. Pixkanaka-pixkanaka, eguna aurrera dijoan einean zure aurrerapena ikusiko duzu.

  3. Zure bulegoa sortu. Lan-eremu bat finkatu. Hoberena, ikasketak burutzeko beharrezkoa dena baino ez izatea: ordenagailua, boligrafoen zorroa, agenda…

  4. 0 distrakzio. Sakelako telefonoa isilik edo urrun, egiten ari garen zereginean kontzentratzeko. Mindfulness: hemen eta orain.

  5. Pijamatik urrun. Denoi gustatzen zaigu pijamaz ibiltzea etxetik, baina hobe igandeetarako uzten badugu. Etxean egoteko kaleko arroparekin janzten bagara, hobeto sentituko gara.

  6. Kafe birtuala. Zergatik ez gelditu zure gelako ikaskideekin 11:30tan kafea hartzeko? Ohitura onak ez dira galdu behar!

  7. Mugitu! Etxean ere kirola egin daiteke. Youtuben eta Instagramen tutorial asko daude, bikini operazioarekin zezenak ez gaitzan harrapatu!

  8. Zaindu ezazu zure elikadura! Ez ezazu hozkailura bisita gehiegi egin,  beti dago gauza bera. 

  9. Deskonekta ezazu! Denbora tarte batean Sare Sozialak alde batera utzi itzazu. Leihoa ireki eta arnasa hartu!

  10. Gogoratu: goiz jaiki! 8:30etan berriz ere klasera itzuliko gara.

 

Dena den, garrantitsuena baikorra izatea da: bihar egun bat gutxiago izan da AEG itzultzeko. Gogoratu! Telefono bidezko kontaktuan jarraitzen dugu (943313907) eta ? posta elektronikoan.

 
 
Iruzkin bat bidali

Gure buletinean harpidetu

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa