Nahi al duzu informatikaren arloan lan egin? Lanbide Heziketako hainbat heziketa-ziklo ematen dugu. Ezagut itzazu.
Informatika

Informatika-arloan jardun nahi duzula argi baduzu, zatoz AEGra! Gure Lanbide Heziketako eskolan hiru ziklo eskaintzen dizkizugu: Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapena, Sareko Sistema Informatikoen Administrazioa eta Web Aplikazioen Garapena. AEGn metodologia berritzailea izango duzu eta haren bidez benetako enpresetan nola egiten den lan ikusiko duzu, baita benetako erronken eta proiektuen bitartez trebatu ere.

 

Nahi al duzu informatikaren arloan lan egin? Lanbide Heziketako hainbat heziketa-ziklo ematen dugu. Ezagut itzazu.

 

Iulene Miguelek PAG ikasi du gure berrikuntza profesionaleko eskolan. «Diseinatzaile grafikoa naiz eta beti izan dut gustuko web-arloa, baina ez nengoen prestatuta eta hemen ikastera animatu nintzen. Zergatik? Metodologiari buruzko informazioa bildu eta oso interesgarria iruditu zitzaidalako», nabarmendu du. Talde-lanean aritzen naiz, erronkaka: «proiektu bat ematen dizute, eta horrek ikaragarrizko antza du lan-bizitzarekin », azaldu du.

 

Ikaskideak —dagoeneko lagunak ditu— eta irakasleen gertutasuna zein haienganako konfiantza dira gure ikastetxetik gehien baloratzen dituen beste bi alderdi. Gainera, AEGri esker, beretzat ezin egokiagoak ziren praktikak aurkitu zituela esan digu Iulenek. Eta garbi dauka: «AEG gomendatuko nuke, irakatsi eta prestakuntza emateaz gain lan-arloan jarduteko prestatzen zaituztelako; eta horixe da garrantzitsuena».

 

 

Einar Arratibelek, berriz, SSIA ikasi du Donostian dugun Lanbide Heziketako eskolan. AEGren metodologiari buruz, aditzera eman du hura ez datzala liburu baten edo pantaila baten aurrean buruz ikaste hutsean, baizik eta «proiektu ugari egiten dira eta talde-lanak toki handia du ikastaroan, eta, horri esker, gehiago inplikatzen da norbera».

 

Irakasleen lanetik banan-banako tratua da gehien gustatu zaiona, premia handia duzun arloan laguntzea. Horregatik guztiagatik, Einarrek AEGn Lanbide Heziketa ikastea gomendatuko luke: «Izan ere, ikasteaz gain, gainerako esperientziekin batera, benetako lana egiten duzu; enpresa batean egingo duzuna, ikasgelan egiten duzu».

 

INFORMATIKAKO LANBIDE HEZIKETA

AEG Berrikuntza Profesionaleko Eskolan informatika-arloko goi-mailako hiru ziklo ematen ditugu:

 

Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapena

Zer ikasten da Lanbide Heziketako goi-mailako ziklo honetan?

 

- Modu kolaboratiboko eta integratuko proiektuetako lantaldeetan jardutea.

- Proiektuen kudeaketarako sorkuntza, berrikuntza eta teknologia berrienak erabiltzea.

- Aplikazio mugikor hibridoak eta natiboak diseinatu eta garatu.
- Web aplikazioen hedatzea eta aplikazio mugikorren argitaratzea.

- IoT prototipoak planifikatzea.

- Aplikazioetan eta komunikazioetan segurtasun-soluzioak ezartzea.

- Produktuaren garapenerako premiazko baldintzak aztertzea.

- Azken teknologiak eta Open Source baliabideak aplikatzea.  

 

Sareko Informatika Sistemen Administrazioa

Zer ikasten da Lanbide Heziketako goi-mailako ziklo honetan?

 

- Modu kolaboratiboko eta integratuko proiektuetako lantaldeetan jardutea.

- Router eta Switch fisikoen eta birtualen konfigurazioaren bitartez LAN, Wifi eta WAN sareak diseinatu, sortu, monitorizatu eta segurtatzea. 

- Zerbitzari fisikoetako eta birtualetako sistema eragileak instalatu, konfiguratu, segurtatu eta administratu software libre eta jabedunarekin.

- Sareko zerbitzuak instalatu, konfiguratu, segurtatu eta administratu (web, mezularitza elektronikoa eta artxibo-transferentzia eta abar).

- Sareak ezartzeko eta kudeatzeko birtualizazio profesionalerako plataforma erabiltzea.

- Hodei-zerbitzuak konfiguratzea eta sartzea (Cloud Computing).

- Hacking—tekniken bitartezko zibersegurtasuna ezartzea (erasorako eta babeserako).

- Ekipoak konpondu, ebaluatu eta mihiztatzea; eta haien arazoak diagnostikatu eta konpontzea.

- Datu-baseetako zerbitzuak instalatu, konfiguratu, segurtatu eta administratzea software libre eta jabedunarekin.

 

Web Aplikazioen Garapena

Zer ikasten da Lanbide Heziketako goi-mailako ziklo honetan?

 

- Modu kolaboratiboko eta integratuko proiektuetako lantaldeetan jardutea.

- Web inguruneak eta gailu mugikorrentzako inguruneak sortu eta administratzea; aplikazioa diseinatuz, kodea sortuz, probak eginez, beharrezko diren zuzenketak eta abar eginez. Hori egingo da bezeroaren edo zerbitzariaren aldetik berariazko teknologiak erabiliz, datuen eskuragarritasuna bermatuz (Datu Base Erlazionalak eta Ez erlazionalak), segurtasunez; eta estandar ofizialek exijituriko erabilerraztasuneko, erabilgarritasuneko eta kalitateko irizpideak betez.

- Gaur eguneko enpresa-premiak aintzat hartuta eskuratuko dira lan hauetarako gaitasunak: zerbitzari fisikoetako eta birtualetako sistema eragileak instalatu, konfiguratu eta administratzea, software librea zein jabeduna erabilita; betiere Zibersegurtasunaren ikuspegitik.

 

ZIBERSEGURTASUNA

Informatikari eta berrikuntzari estu loturik zibersegurtasuna dago. Horregatik, AEG garrantzi handia ematen diogu, nola gure prozesuetan, hala gure ikasleen prestakuntzan zein berrikuntzan —DNAn itsatsita dugu—.Zibersegurtasuna gero eta mehatxu arriskutsuagoa da partikular zein enpresentzat, eta, horrez gain, etorkizuneko lanbideetako bat era bada. AEGn, arlo horretan espezializatzeko aukera emango dizun lanbide-heziketa dugu zuretzat.

 

Juan Carlos Rodríguez Ricok, gure eskolako zibersegurtasun-programa espezializatuen arduradun eta zibersegurtasuneko adituak (CISA, CISM, CISSP, CHFI), zibersegurtasunean AEG Berrikuntza Profesionaleko Eskola Euskadin erreferentea dela azaldu digu. 

 

Nahi al duzu informatikaren arloan lan egin? Ez ezazu luzeago pentsatu eta zatoz AEG Berrikuntza Profesionaleko eskolara.

 

Iruzkin bat bidali

Gure buletinean harpidetu

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa