Nahi duzu Administrazioa eta Finantzak ikasi?
Matrikulak

Administrazio eta Finantzetako Lanbide Heziketa lan-merkatuan eskaera eta lanbide-irteera gehien dituenetako bat da. Ba al zenekien? Prestatu ondo zure etorkizuna, heziketa praktikoan trebatuta, bide fidagarri eta laburrena baita enplegua lortzeko! AEG Berrikuntza Profesionaleko Eskolan prestakuntza paregabea jasoko duzu, metodologia aitzindari batean oinarritua.

 

Nahi duzu Administrazioa eta Finantzak ikasi?

 

Aitor Garmendiak AEGko Administrazio eta Finantzetako goi-mailako zikloa ikasi du eta bere esperientzia azaldu digu. Haren hitzetan, oso esperientzia ona izan du, «honek familia bat dirudi» eta. Sinpatia, hurbiltasuna, laguntza… Horiexek dira Aitorrek nabarmendu dituen balioak. Metodologiari dagokionez, talde-lanean oinarritua dela azaldu du, eta ohiko lanetan aplikatzen dena dela gehitu.

 

Aitorrek esan digunez, berak Administrazio eta Finantzetako goi-mailako zikloa amaitu aurretik lan-eskaintza bat iritsi zen AEGra eta horri esker praktikak egin, ikasketak amaitu eta, ondoren, enpresa hartan lanean geratu zen; alegia, lehen lan «serioa» lortu zuen.

 

Garbi dauka AEG Berrikuntza Profesionaleko Eskolan ikastea gomendatuko lukeela bertako lan-metodologiagatik, ikastetxean lan egiten dutenengatik, eta, talde handirik ez dutenez, tratua banan-banakoa delako.

 

 

ADMINISTRAZIOA ETA FINANTZETAKO LANBIDE HEZIKETA 

AEG Berrikuntza Profesionaleko Eskolan Administrazioa eta Finantzetako goi-mailako zikloa ematen dugu.

 

Zer ikasten da Lanbide Heziketako goi-mailako ziklo honetan?

- Modu kolaboratiboko eta integratuko proiektuetako lantaldeetan jardutea.

- Lan-, kontabilitate, zerga- eta finantza-arloko eragiketak antolatzea eta egitea, enpresa publiko zein pribatuetan.

- Administrazio publikoekiko izapideak egitea.

- Bezero, hornitzaile eta finantza-erakundeekin komunikazioa garatzea.

- Enpresako salerosketetarako dokumentazioa diseinatu eta kudeatzea: eskaerak, albaranak, fakturak, BEZaren likidazioak Merkatuko eragiketak enpresa-kudeaketa osatuaz egitea, ekintzailetza-gaitasunak eta ERP (Enterprise Resource Planning) bereziki landuz. Kontabilitate-, finantza- eta biltegi-kudeaketa.

- Enpresaren langile-sailaren kudeaketa: kontratazioak, langileen gizarte-segurantzako altak edota bajak, hilabete bukaerako nominak, gizarte-aseguruak eta abar Enpresaren dokumentazioa antolatzea.

- Enpresa publiko edo pribatu bateko lan-, kontabilitate-, zerga- eta finantza-eragiketak antolatzea eta garatzea. Administrazio publikoekin izapideak betetzea.

 

Nahi duzu administrazio eta finantzetako goi-mailako teknikari-lanetan aritu? Ez ezazu luzeago pentsatu eta zatoz AEG Berrikuntza Profesionaleko eskolara. 

 

 

 

Iruzkin bat bidali

Gure buletinean harpidetu

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa