Zibersegurtasun proiektuak AEG Berrikuntza Profesionaleko Ikastetxean
Informatika

Euskadiko Lanbide Heziketako Adimen Lehiakorraren webgunean argitaratu dute AEG Berrikuntza Profesionaleko Ikastetxeak gauzatu duen esperientzia zibersegurtasuneko laborategiak hedatzeari eta heziketarako birtualki erabiltzeari buruz. Matrikula zaitez gurekin eta teknologia hau erabiltzen ikasiko duzu!

 

Artikulua osorik irakurtzeko eta proiektuari buruz gehiago jakiteko aukera duzu lotura honetan.  

 

https://icfpeuskadi.wixsite.com/ic-fp/single-post/2018/12/26/Uso-de-la-virtualizaciC3B3n-para-el-despliegue-seguro-de-laboratorios-de-ciberseguridad


«Birtualizazioa, zibersegurtasuneko laborategiak segurtasunez hedatzeko». Goiburu horrekin, Juan Carlos Rodríguez Ricok, AEGren zibersegurtasuneko programa espezializatuen arduradunak, azaldu du Euskadiko Lanbide Heziketako Adimen Lehiakorraren webgunean, aurreko ikasturtean gauzatu genuen proiektua. «Informatika arloko ikasleak zibersegurtasunean prestatzeko eta trebatzeko eskaria dago gaur egun gure enpresetan, eta egongo da etorkizunean», azpimarratu du.

 

Guztiok izan gaitezke zibereraso baten biktima; hori dela eta, neurriak hartu behar ditugu babesteko, eta garrantzitsuenetako bat da neurri eragingarriak ezartzea gure instalazioak, sareak, ekipoak eta zerbitzuak babesteko eta defendatzeko.

 

Eta horretan du zeregina AEG Berrikuntza Profesionaleko Ikastetxeak. Etorkizuneko profesional hauek prestatzeko, beharrezkoa da inguru seguru bat sortzea ikaskuntza aurrera eramateko; enpresa baten sare eta komunikazioen ahalik eta antzekoena izan behar du azpiegiturak. «Ekipoak eta sareak birtual bihurtzea da aukerarik onena ikasitako jakintza guztia praktikan jartzeko».

 

Artikuluan Ricok azaltzen du 2107-2018 ikasturtean gauzatutako esperientzia: plataforma birtualizatu baten garapena zibersegurtasun laborategiak hedatzeko. Proiektua TKNIKAri aurkeztu zitzaion, eta onartu eta ikasturte berean gauzatu zen.

 

Zibersegurtasuna eta berrikuntza informatikoa dira AEG Berrikuntza Profesionaleko Ikastetxearen apustuetako bat. Etorkizuneko lanbideetako batean aritzeko prestatu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

 

Iruzkin bat bidali

Gure buletinean harpidetu

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa