AEG-k parte hartu du Jarrera Positiboa proiektu solidarioan
Ekitaldiak

Hurrengo urriaren 15an, Katxalin bularreko eta ginekologiako minbiziaren aurkako elkartea ikustaraztea helburua duen Jarrera Positiboa proiektu solidarioa aurkeztuko da, 14 argazkiz osatutako erakusketa batean. Argazkiak 2019ko egutegi batean agertuko dira eta AEG Berrikuntza Profesionalen Eskolak parte hartu du.
 

AEG-k parte hartu du Jarrera Positiboa proiektu solidarioan

 

Ez da eskolak eta elkarteak elkarrekin lan egiten duten lehenengo aldia, horrela, aurreko bi proiektuetan, modu ezberdinetako zapiak ekoiztu baitzituzten kaltetuentzat.

 

Orain, Katxalin elkarteak Dara Bonino argazkilariaren eskutik, aurreko maiatzean lansaio bat antolatu zuen, non bularreko eta ginekologiako minbiziagatik kaltetuak direnak egun batez protagonista izatera pasa ziren Tabakalerako Kutxa aretoan. Egun honetarako, makilatuak eta orraztuak izan ziren.

 

Argazkietan, energiaz beteriko emakume baikorrak agertzen dira. Erakusketa alaia da eta Katxalinek egiten duen lan izugarria ezagutzeko aukera ematen du. Egutegiak euskarri gogor batean eginak daude eta ikus-entzunezko batez osatuak daude. Bertan, gaixotasuna pairatzen duten emakumeek beraien testigantzak ematen dituzte.

 

Ekimen honetan, zenbait gipuzkoar enpresa parte hartu dute eta horien artean gure eskola dago, zeinek proiektuaren kudeaketan eta garapenean lagundu duen, eta egutegiak egiteko ekarpen bat egin duen ere.

 

Erakusketa honen inaugurazioa, datorren astelehenean, urriaren 15an izango da arratsaldeko 18.00tan Kutxa Kultur Plazan, Tabakalerako 4.solairuan.

 

AEG-k parte hartu du Jarrera Positiboa proiektu solidarioan

Iruzkin bat bidali

Gure buletinean harpidetu

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa