Uztaila: LHko matrikulazioaren hilabetea
InformatikaEhungintzaMatrikulakAdminsitrazioa eta FinantzakMarketina eta Publizitatea

Lanbide Heziketako (LH) zikloetan matrikulatzeko funtsezko hilabetea iritsi da. Maiatzean egin duzu aurrematrikula? Hauek dira kontuan hartu beharreko funtsezko datak:

 

LHko heziketa-zikloetan onartutakoen zerrendak

 

Aste honetan, uztailaren 8an, ostirala, argitaratuko da behin-behineko zerrenda, aurrematrikulan jarri zenituen aukeretako batean onartua izan zaren ikusteko. Hala balitz, uztailaren 14ra arte itxaron beharko zenuke, eta egiaztatu behin betiko zerrendan zaudela. Uztailaren 8an onartutakoen zerrendetan ez bazaude, erreklamazioa egin dezakezu.

 

Uztailak 8: LHn onartutakoen behin-behineko zerrenda

Uztailaren 12ra arte: LHn onartutakoen behin-behineko zerrenden erreklamazioa.

Uztailak 14: LHn onartutakoen behin betiko zerrendak.

 

Matrikulazioa

 

Onartuen zerrendetan zaudenean, matrikulazio-data bat esleituko dizute (I. fasea, II. fasea, III. fasea) eta orduan egin behar duzu matrikularen ordainketa 100€ (familia ugariaren ziurtagiria izanez gero, 50€). Horrez gain, zure karneteko argazki bat ekarri beharko duzu eta zikloko kuoten ordainketa nola egingo duzun zehaztu: kuota bakar batean edo hilabetez hilabete.

 

I. fasea: uztailaren 15etik 19ra.

II. fasea: uztailaren 21ean.

III. fasea: uztailaren 26 eta 27an.

 

Ez duzu aurrematrikula maiatzean egin eta gurekin ikasi nahi duzu?

 

Ez kezkatu epe barruan aurrematrikula izapidetu ez baduzu, oraindik gure goi-mailako zikloren batean izena eman dezakezu. Animatzen?

 

* Ezohiko aldia: AEG Berrikuntza Profesionalen Eskolan eskaintzen ditugun goi-mailako zikloetan plazak izan ez gero3, uztailaren 28an eta 29an, eta irailaren 1etik urriaren 14ra matrikula egiteko epea irekiko da.

 

Zer ziklo eskaintzen ditugu?

 

AEG Berrikuntza Profesionalen Eskolan goi-mailako sei ziklo ditugu, lau lanbide-arlotakoak: Informatika eta Komunikazioak; Merkataritza eta Marketina; Administrazioa eta Kudeaketa; Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza.

 

Informatika eta Komunikazioak

 

Lanbide-arlo horren barruan bi goi-mailako ziklo ditugu: Web Alikazioen Garapena eta Sareko Informatika Sistemen Administrazioa.

 

Merkataritza eta Marketina

 

Lanbide-arlo horren barruan, Marketina eta Publizitatea zikloa dugu, sormenean, komunikazioan edo marketin digitalean interesa duten pertsonentzat.

 

Administrazioa eta Kudeaketa

 

Administrazioa eta Finantzak zikloak enpresa-mundurako prestatzen zaitu.

 

Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza

 

Familia profesional honetan bi ziklo nagusi aurkitu ahal izango dituzu zure ibilbide profesionala modaren munduan garatu nahi baduzu: Patroigintza eta Moda; eta Neurriko eta Ikuskizunetako Jantziak.

 

Zentroa ezagutu nahi baduzu edo gure ziklo edo metodologiaren bat baino gehiago jakin nahi baduzu, beti jar zaitezke gurekin harremanetan komunikazio-kanal desberdinen bidez: RRSS, helbide elektronikoa (?), telefonoa (943393107) edo Whatsapp (+34666097780).

 

Animatzen zara?

Iruzkin bat bidali

Gure buletinean harpidetu

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa