Lanbide Heziketa, enplegurako biderik fidagarriena
Matrikulak

Iritsi da zer ikasi erabakitzeko unea eta beti ez da erraza izaten. Lanbide Heziketak abangoardiako prestakuntza eskaintzen dizu, enpresara bideratutako metodologia duena. Era berean, enplegurako bide fidagarria eta laburragoa proposatzen dizu. Soilik bi urtetan zure pasioa lanbide bihur dezakezu, eta, gainera, unibertsitaterako ateak zabalik izango dituzu, prestatzen jarraitu nahi baduzu.

 

LANBIDE HEZIKETA, DATUETAN 

Abantaila ugari ditu Lanbide Heziketak, prestakuntza-bide horrek, aukera teknikoa izateaz gain, enplegagarritasun handia baitu. Nolanahi ere, bi arrazoi horiek oso kontuan hartu beharko lituzke datorren urtean zer ikasi garbi ez duenak. Ikus dezagun datuak baliatuta:

 

Euskadin Lanbide Heziketa ikasi dutenen enplegagarritasuna krisiaren aurreko urteetako ehunekoetara iritsi da. Hori ikasitakoen % 86k lana aurkitzen dute, eta Lanbide Heziketa Dualeko ikasleen artean, ehunekoa handiagoa da: % 96,2k hurrengo egunean lortzen dute enplegua (% 85ek praktikak egin dituzten enpresan eta gainerako % 15ak sektore berean).

 

Izan ere, Jorge Arévalo Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuordearen hitzetan, «EAEko prestakuntzak une gozoa bizi du. EAEko LHa oso sinesgarria da». Gainera, enpresek gero eta gehiago baloratu eta eskatzen dituzte LHko titulua duten profesionalak. Arévaloren hitzetan, EAEko enpresetako langileen % 50 hezkuntza-sistema horretan ikasiak dira, eta unibertsitateko karrerek langileen % 25 ematen dituzte.

 

Enpleguari buruzko datuak ez dira positiboak diren bakarrak, matrikulazioei buruzkoak ere onak baitira. EAEn, gero eta gazte gehiagok aukeratzen dute Lanbide Heziketa: aurreko ikasturtean matrikulazioek % 3,5 egin zuten gora, eta 40.000 ikasle baino gehiago aritu ziren. Datu horrek garbi erakusten du LHaren ohiko joera apurtu egin dela; alegia, utzi egin dio krisialdietan soilik igotzeari eta egoera ekonomikoa zein lanekoa hobetu ahala jaisteari.

 

Lanbide Heziketa, enplegurako biderik fidagarriena

 

LANBIDE HEZIKETA ETA ENPRESA 

Datu horiek guztiek Lanbide Heziketa bultzatu eta sendotu egiten dute, eta gaur egun oso prestakuntza-aukera lehiakorra da. LHa aukeratzen duenak lanerako gaituko duten lanbide-konpetentziak lortuko ditu bi urtean, eta kontuan hartu behar da merkatuak horrelako profilak bilatzen dituela.

 

Izan ere, Lanbide Heziketa guztiz tekniko eta praktikoa da eta ikasleei lehen minututik lanbide-konpetentziak ematera bideratuta dago. Goi-mailako zikloak eginda, lan-merkaturako ateak zabaltzen duten goi-teknikariko titulua lortzen da. Horrez gain, unibertsitaterako sarbidea ere bada titulu hori, prestatzen jarraitu nahi izanez gero. Bidean, ikasi nahi duten lanbideari dagozkion gai espezifikoak landuko dituzte ikasleek eta horien % 70 jarduera praktikoak izango dira.

 

Lanbide Heziketan bereziki aintzat hartzen dira ‘soft skill’ deritzanak, hau da, enpresa simulatzen duten inguruneetan jarduten dutela-eta ikasleek lantzen dituzten gaitasun pertsonal eta profesionalak. Hau da “jardunean ikasten” dute. Laburbilduz: Lanbide Heziketa oso prestakuntza espezializatu eta teknikoa da, eta oso baloratuta dago EAEko enpresetan.

 

Hain justu ere, enpresarekiko harreman estua du indarretako bat, eta, horregatik, oso kontuan hartzen du unean-unean lan-arloan sortzen diren premiak, baita lan-inguruneak nolakoak diren ere. Izan ere, lan-arloa etengabe aldatzen ari da. Lanbide Heziketa Dualean, berriz, harreman hori estuagoa da, ikasleen prestakuntza ikastetxe zein enpresetan egiten baita.

 

Lotura horrek Lanbide Heziketa indartzen du eta bi noranzkoetan dakartza onurak. Hain zuzen ere, ikastetxeoi gure prestakuntza-eskaintza egokitzeko eta hobetzeko aukera ematen digu, betiere enpresa-sektorea aintzat hartuta, eta gure ingurunean EAEko enpresek garrantzi handia ematen diete Lanbide Heziketatik irteten diren profesionalei, haiek kontratatzeko orduan, zeharkako konpetentzietan gaitutako profilak bilatzen baitituzte.

 

LANBIDE HEZIKETA DUALA  

Arestian https://www.aeg.eus/eu/lh-heziketa-duala/https://www.aeg.eus/eu/lh-heziketa-duala/ eta haren emaitza onak aipatu ditugu. Eredu horrek jauzi handia egin du Euskadin 2011. urtean martxan jarri zenetik. Lehen urtean, ikastetxean ikasten da eta bigarrenean, ikasitakoa enpresa batean jartzen da praktikan. Praktikaldi hori ordaindua eta babestua da.

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak enpresa, Lanbide Heziketako ikastetxe eta prestakuntza dualean aritutako ikasleei bidalitako inkesta batean, ikasleek batez beste 8,1eko notaz baloratu dute euren esperientzia eta bereziki bi alderdi nabarmendu dituzte: enpresan zuzenean lan eginez jakintzak lortzeko aukera eta LHko ikastetxeak emandako babesa. Ikastetxeek, berriz, 8,4ko nota eman diote batez beste, eta enpresek 8,6koa.

 

Emaitza bikain horiek ikusita, garbi dago arlo horretan bide onetik goazela eta Lanbide Heziketak ematen duen prestakuntza akademikoa egokia dela EAEko lan-merkatuan sartzeko. Azken ikasturtean 1.434 enpresak hartu zuten parte prestakuntza mota honetan.

 

https://www.aeg.eus/eu/lh-heziketa-duala/

 

PUNTAKO LANBIDEAK 

Eskaintza akademikoa etengabe hobetzeak eta erakundeek Lanbide Heziketari emandako bultzadak emaitza paregabea izan du: Lanbide-Heziketako V. Euskal Plana. Plan horren helburua da ikasleen prestakuntzari bultzada ematea, laugarren industria-iraultzak gaur egun ematen dituen aukeretara eta dauzkan premietara egokituta.

 

Hau da, 4.0 industria dugu xede, baita horrek arlo jakin batzuekin duen lotura ere, hala nola zibersegurtasunarekin eta fabrikazio gehigarriarekin, besteak beste. Lanbide Heziketa eta berrikuntza ez daudela lotuta zioen mito zaharra alde batera utzita, AEG Berrikuntza Profesionaleko Eskolan erreferentea gara arlo horietan eta, gainera, gure mundua aldatzeko balioak sustatzen ditugu, hala nola jasangarritasuna eta pertsonekiko zein munduarekiko konpromisoa.

 

AEG-KO LANBIDE HEZIKETA  

Zibersegurtasuna eta ehungintza-industria jasangarria (3Dko ehun-inprimaketa proiektua barne, besteak beste) dira gure bi proiektu nabarmenetakoak. Gure proiektu nagusia, aldiz, gure ikasleekin hartzen dugun konpromisoa da: gure metodologiak haiek ditu ardatz: gure irakaskuntza ez da tradizionala, eta ikasleek harreman estuagoa dute etorkizunean lanbide izango duten jarduerarekin; bestalde, prestakuntza proiektuetan oinarrituta dago, eta horri esker, kontzeptu teorikoak modu praktiko eta atseginean bereganatzen dituzte.

 

Moda, informatika, administrazioa eta finantzak, eta marketina eta publizitatea. Arlo horietan baduzu bokazioa, AEG Berrikuntza Profesionaleko Eskolan aukera paregabea izango duzu sektoreko enpresetan lana nolakoa den ikusteko eta ikasteko. Era berean, ikasturtean zehar dinamizatuko ditugun benetako proiektuetan parte hartu ahal izango duzu, besteak beste Upcycling Gipuzkoa moda jasangarriko proiektuan eta Opus Lirica enpresarekiko lankidetza-lanetan, haren ekitaldien berri emateko.

Iruzkin bat bidali

Gure buletinean harpidetu

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa