2018. urteak gauza askotarako eman du
Ekitaldiak

AEG-n, Berrikuntza Profesionalen Eskolan, 2018. urteak, gauza askotarako eman du. 12 hilabete hauetan…

 

· 1000 ikasle baino gehiago formakuntza arautuan eta enplegurako heziketan. 
Lehenengo aldiz bisitatu gaituzten ehundaka pertsona izan dugu eta beste batzuk berriz gurekin bide luzea egin dute; hauek guztiak, beren ilusio eta helburuekin eta ikasten jarraitzeko gogoz.
 

· Enplegagarritasun eraginkorra: %10a baino gehiago lanean.
Gure lan poltsan, etengabeko mugimendua dago, ikasle eta enpresei erantzuna emateko prest.

 

· 800 enpresa baino gehiago.

Gure ikasleekin enpresak bisitatzera joan gara, enpresak ere etorri dira beren lana adieraztera, sinergiak sortu dira, praktiketan parte hartu dugu eta kontratuak sortu dira.

 

· 19 ikasle DUAL prestakuntzan.
DUAL prestakuntza, geratzeko etorri da eta aurten, gure ikasleen interesa, izugarria izan da.

 

· 6 ziurtagiri.

Informazioaren segurtasunaren aldeko apustua egiten dugu eta aldi honetan ISO 27001 ziurtagiria lortu dugu.

 

· 50 irakasle baino gehiago.

Gaur egungo gaietan gidatzeko, irakaslerik hoberenak izan ditugu, enpresen beharrak asetzeko, lan-merkatuan gertatzen ari dena, gelara gerturatu dutenak.

 

· Amaigabeko proiektuak. 

Proiektu berritzaileak, ilusioz hasitakoak eta beste batzuek, gure ingurunean arrakasta izatea lortu dutenak.

 

Horrez gain, gure irudi korporatiboa modernizatzeko, webgune berri bat sortzeko eta sare sozialetan aktiboagoak izateko denbora eman digu. AEG-n urtea ixten dugu, gure lorpen eta lanarekin harro sentituz. Jai hauetan, atseden hartu eta indarberrituta, urtarrilean itzuliko gara, 2019an iritsiko diren erronka eta aukera berriei aurre egiteko asmoz.

 

Gabon zoriontsuak eta urte berri on bat opa nahi dizuegu!

 

Iruzkin bat bidali

Gure buletinean harpidetu

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa