Ikastaroak otsailean
EkitaldiakInformatikaEhungintzaMatrikulakAdminsitrazioa eta FinantzakMarketina eta PublizitateaLan egiteko prestakuntza

Ikasten jarraitu nahi al duzu? AEG Lanbide Berrikuntzako Eskolan, otsaila Lanbidek diruz lagundutako % 100eko ikastaroz beteta dator, lan egiten dugun lanbide-arloetan: Ehungintza, jantzigintza eta larrua; Informatika eta Komunikazioak; Merkataritza eta Marketina; eta Administrazioa eta Kudeaketa.

 

Bi ikastaro-tipologia ematen ditugu: lehentasunez langabezian dauden pertsonentzat direnak eta lehentasunez modalitate presentzialean eta online (teleprestakuntza) landunentzat direnak.

 

Jarrai ezazu irakurtzen, ziur gaudela probetxua aterako diezula:

 

Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza:

 

Lanbide-arlo honetan, Ehungintzako Moldaketak eta Egokitzapenak ikastaroa eskaintzen dugu, eta horrekin ehungintzako proiektu bat hasieratik amaierara egiteko gai izango zara. Jantzietan konponketak egiten, neurrira lan egiten eta egokitzapenak eta pertsonalizazioak egiten ikasiko duzu.

 

Informazio gehiago

 

Informatika eta Komunikazioak

 

Informatikako lanbide-arloan iraupen laburreko hiru ikastaro sakon ditugu, datuen kudeaketan adimena aplikatzeko (Business Intelligence & Big Data: Kontzeptuak eta Oinarriak); zure produktibitatea egunerokoan kudeatzen ikasiko duzu (Nola hobetu zure produktibitatea GDTrekin eta tresna digitalekin egiten duzun lanean); edo argazki-edizioa kontrolatu behar baduzu (Photoshop) zure ikastaroa da.

 

Informazio gehiago

 

Merkataritza eta marketina

 

Marketin digitalak goraka jarraitzen du, eta enpresek horrekin egunean egon behar dute sarean lehiakorrak izateko. Interneteko posizionamendu-ikastaroak: SEO, SEM; Nola erabili Keyword research bat; eta Karga-abiadura Wordpress-en: WPOk zure markaren komunikazio-plana exekutatzeko, zure sektoreko edo produktuaren gako-hitzak aztertzeko eta zure web-orriaren karga Wordpress-en modu egokian kudeatzeko beharrezkoak diren gakoak ulertzen lagunduko dizu.

 

Informazio gehiago

 

Administrazioa eta kudeaketa

 

Hauxe da AEG Lanbide Berrikuntzarako Eskolan irakasten dugun laugarren familia. Hilabete honetan enpresen online tramiteetan sakontzeko aukera emango dizuten bi ikastaro daude programatuta: Gaitasun digitalak enpresan eta Ziurtagiri digitalak eta sinadura digitala.

 

Informazio gehiago

 

Informazio gehiago behar baduzu, posta elektronikoz (?) edo telefonoz (943 31 39 07) ere jar zaitezke harremanetan, eta zure zalantza guztiak argituko ditugu.

Iruzkin bat bidali

Gure buletinean harpidetu

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa