Ekitaldia: "Gure Informatika Gaur 2018"
EkitaldiakInformatika

AEG Berrikuntza Profesionaleko Ikastetxeak garrantzi handia ematen dio zibersegurtasunari. Hori dela eta, Josep Albors adituaren hitzaldira gonbidatzen zaituzteAEG Berrikuntza Profesionalen Eskolak, garrantzi handia ematen dio zibersegurtasunari. Hori dela eta, Josep Albors adituaren hitzaldira gonbidatzen zaituzte, informatikaren sektorean izan duen lan-esperientzia hurbilagotik ezagutu dezazuen. Guzti hau, III.garren  “Euskal Security Congres”  barruan ospatuko den 2018ko  “Gure Informatika Gaur” ekitaldian.

 

Erreferentziazko profesionala da, 12 urtetik gorako eskarmentua duena zibersegurtasunean, eta aditua da malware analisian. Horrez gain, editorea da ESET España blogean eta kolaboratzailea erakunde horren nazioarteko blogean.

 

ESET aitzindaria izan da informazioaren zibersegurtasun-eremuan. Gaur egun 110 erabiltzaile baino gehiagori ematen diete babesa, sortzen ari diren birusak aurreikusten eta kalterik izan aurretik defentsa-sistemak eratzen dituen teknologiaren bidez.

 

Josepek, hitzaldiak ematen ditu era guztietako ikastetxeetan, hasi lehen hezkuntzatik eta unibertsitateraino, zibersegurtasunean eta pribatutasunean jendea kontzientziatzeko eta hezteko.

 

Azken urteetan zibersegurtasuna gorantz doala defendatzen du, gutxi batzuen kontua izatetik denon ahotan egotera igaro dela. Egunero aurkitzen dugu honi buruzko albisteren bat hedabideetan. Hala ere, galdera hau egiten du Josepek: ¨Zein da benetako egoera batzuek saldu nahi digutenaz harago, eta, batez ere, esaten den adinako talentua behar da? ¨

 

Hitzaldiaren helburua izango da, alde batetik, egungo mehatxu nagusien errepaso bat egitea, eta, bestetik, balizko lan-premiak detektatzea informatika-sektorean.

 

Jarraitzeko, modu praktiko batean Wifi sare bati eragindako eraso batzuk erakutsiko dizkizuegu eta nola, hau guztia, eragina duen Interneten konektatuta dauden IoT gailuetan. Guzti honek, Internetera konektatuta dagoen Arduinorekin garatutako prototipo baten bidez egingo dugu, azken hau  mugikor baten bidez kudeatuko da.

 

Sarrera dohainik lortu

 

Iruzkin bat bidali

Gure buletinean harpidetu

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa