AEG Berrikuntza Profesionaleko Ikastetxea, erreferente zibersegurtasunaren formazioan
EkitaldiakInformatikaPrentsa eta komunikazioaMatrikulakLan egiteko prestakuntza

AEGk beste urrats bat egin du formazioarekin eta teknologiarekin duen konpromisoan, Zirbersegurtasuneko Ziklo-ondoko bat aurkeztuta Lanbide Heziketako ikasleei zuzenduta. Ikastetxearen apustu berri hau duela zenbait urte abiatutako plan estrategiko baten parte da, orduan zibersegurtasunean aditu diren zenbait irakasle-aditu hartu genituen eta ISO 27001/2014 ziurtagiri lortu genuen.

 

AEG Berrikuntza Profesionaleko Ikastetxea, erreferente zibersegurtasunaren formazioan

 

Juan Carlos Rodríguez Ricok, AEGren zibersegurtasuneko programen arduradun eta zibersegurtasunean adituak (CISA, CISM, CISSP, CHFI), azaldu digu AEGren eginkizun- erreferentea arlo honetan.

 

Juan Carlosek ziurtatzen du zibersegurtasuna dela etorkizuneko lanbideetako bat. «Aurreikuspenek diote eraso eta gertakari kopuruak hazten jarraituko duela», azpimarratu du; beraz, enpresek langile kualifikatuak beharko dituzte. Korporazio handiek departamentu espezifikoak eduki ahala izango dituzte, baina enpresa txiki eta ertainek, informatika eginkizunak betetzen dituzten langilerik baldin badute, langile horiek trebatu beharko dituzte zibersegurtasunean, «segurtasun-neurri oinarrizkoak edo hasierakoak ezartzen has daitezen », gehitu du.

 

Orain arte, zibersegurtasunean prestakuntza osagarria jasotzeko aukera soilik unibertsitateko ikasleek zuten, baina zibersegurtasuneko Ziklo-Ondoko berri hau lanbide heziketako ikasleentzat bideratua dago, eta horrek «unibertsitate-prestakuntzarik ez duten ikasleei aukera emango die zibersegurtasunean espezializazio bat gauza dezaten, master baten antzeko formatuarekin», adierazi du Rodríguez Ricok.

 

Lanbide Heziketako ikasketak badituzu Sareko informatika-sistemen administrazioan edo Plataforma anitzeko aplikazioen garapenean, eta zure ikasketa zabaldu eta etorkizunerako prestatu nahi baduzu, eman ezazu izena AEG Berrikuntza Profesionaleko Ikastetxearen eskaintza berri honetan. Galdetu lasai! 

 

 

Iruzkin bat bidali

Gure buletinean harpidetu

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa