Uztaila: LH-ko matrikulak
EkitaldiakInformatikaEhungintzaMatrikulak

Uztaila hilabete garrantzitsua da Lanbide Heziketako zikloetan matrikulatzeko. Maiatzean aurrematrikula egin zenuen? Erantzuna BAI bada, interesatzen zaizkizun data hauek dira:

Datorren uztailaren 7an argitaratuko dira 23/24 ikasturterako LHko onartuen, ez onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak. Emaitzekin ados ez bazaude, behin-behineko zerrenden aurkako erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzu uztailaren 12an.

Matrikulazioa:


Onartuen zerrendan bazaude, matrikulazio-data bat esleituko dizute (I., II. eta III. faseak), eta orduan sartu behar duzu matrikula 100 €(familia ugariaren ziurtagiria izanez gero, 50 €). Karnetaren argazki bat ere ekarri beharko duzu, eta zehaztu nola ordainduko dituzun zikloko kuotak: kuota bakar batean edo hilabetez hilabete. Hauek dira kontuan hartu beharreko datak:

I. FASEA uztailaren 14tik 18ra izango da.
II. FASEA uztailaren 20an izango da
III. FASEA uztailaren 24tik 26ra izango da.

Maiatzean aurrematrikula egin ez duzun horietakoa bazara eta gurekin ikasi nahi baduzu. Ez kezkatu, oraindik izena eman dezakezu gure goi zikloetako batean.

Animatzen zara?

** Hiru fase horietako batean ere onartu ez bada, ezohiko aldi bat dago, kanpoan geratu diren edo itxaron-zerrendan dauden ikasle guztiekin harremanetan jartzeko. Epe hori uztailaren 27an eta 28an eta irailaren 1etik urriaren 13ra izango da**

Iruzkin bat bidali

Gure buletinean harpidetu

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa