Emakume langilearen nazioarteko eguna
EkitaldiakInformatikaEhungintzaPrentsa eta komunikazioaMatrikulak

 

Martxoaren 8ko ospakizuna dela eta, emakumearen nazioarteko eguna eta azken urteotako joerari jarraituz, hainbat ekintza antolatu dira ikastetxean. Gure ikasleek, hainbat egunetan zehan, post-itetan idatzitako mezuekin koloztatu dute pasiloa. Nota hauetan, esaldi esanguratsuak, gaiarekin zerikusia duten pelikulak edo zuzendaritza-postuetan emakumeen presentzia handiagoa aldarrikatu nahiean idatzitakoak. 

 

Martxoaren 5ean, goizeko lehen orduan, pasilloan eserita egon ziren, eta, bertan, gaiaren inguruko iritzia ere eman zuten. Gaur, gure ikasgeletako batean bildu dira gizartea kontzientziatzeko beharrari buruzko hitzaldi bat irakurtzeko.

 

Berrikuntza Profesionalen Eskolatik, gure lurraldearekin konprometituak gaude eta are gehiago, guztioi eragiten digun kausa bat bada, honako hau bezalakoa. Hori dela eta, emakumeen presentzia handiagoa aldarrikatzen dugu, tradizioz gizonek gure ikasgelak bete dituzten lanbideetan. Prestakuntza ziklo guztietarako prestakuntza baten alde egiten dugu, hala nola, Sareko Informatika Sistemen Administrazioan edo Web Aplikazioen Garapenean. Era berean, hurrengo kurtsoan 20-21, zer ikasi ez dakiten neska guztiei eskua luzatu nahi genieke gure informatikako goi-mailako zikloen eskaintza ezagutu dezaten. 

Iruzkin bat bidali

Gure buletinean harpidetu

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa