LH Donostian
EkitaldiakInformatikaEhungintzaPrentsa eta komunikazioaMatrikulakAdminsitrazioa eta FinantzakMarketina eta Publizitatea

Donostian goi-mailako ziklo bat ikastea pentsatzen ari bazara, AEG Berrikuntza Profesionalen Eskola, aukera bat da zuretzat.

Lanbide Heziketa Donostian. LH. LH. Lanbide Heziketa Donostian. Administrazioa eta Finantzak, Informatika, Marketina eta Publizitatea eta Ehungintza.

Zer da Lanbide Heziketa (LH)?

Lanbide Heziketa (LH) lanbide bati buruzko irakaskuntza espezifikoa da. Batez ere, oso ikasketa praktikoak dira,  harreman estua dutenak enpresa-mundiarekin, laneratzea errazten dutelako. Lanbide-familia ugari daude, eta guk, AEG Berrikuntza Profesionalen Eskolan, horietako lau eskaintzen ditugu:

- Administrazioa eta kudeaketa

Administrazioa eta Finantzak goi-mailako heziketa-zikloak enpresa-mundurako prestatzen zaitu.  ETEn administrazioarekin, enpresa publikoen kontabilitate-, zerga- edo lan-kudeaketarekin edo zergatik ez?  zure enpresarekin zerikusia duten arloak lantzen dira. 

- Merkataritza eta marketina

Marketina eta Publizitatea goi-mailako heziketa-zikloa sormenean, komunikazioan, pertsuasioan, marketin digitalean edo publizitatean interesa duten pertsonei zuzenduta dago.

- Informatika eta komunikazioak

Informatika eta Komunikazioko goi-mailako heziketa-zikloek (Web-aplikazioen garapena, plataforma anitzeko aplikazioen garapena eta sareko informatika-sistemen administrazioa) prestatzen zaituzte web-inguruneetara edo ingurune mugikorretara bideratutako aplikazio informatikoak garatzeko, eta praktikak egingo dituzun enpresetan aurkituko dituzun plataformak, tresnak edo garapen-inguruneak erabiltzeko.

Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza

Patroigintza eta Moda eta Neurriko Jantziak eta Ikuskizunak goi-mailako heziketa-zikloek prestatzen zaituzte material eta teknika desberdinekin diseinuak modu erabakigarrian sortzeko gai izan zaitezen, kalitatezko akaberak dituzten produktuak lortuz. Bezeroaren neurrira egindako jantzi bakarra sortzeko prozesu osoa jarraitzeko gai izango zara.

Nola lortzen dut Lanbide Heziketako (LH) goi-mailako ziklo bat?

Goi-mailako ziklo batean sartzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailak ezartzen dituen hainbat bide daude. Hona hemen:

- Plazen % 60 honako hauek gainditu dituzten pertsonei esleitu zaizkie:

Batxilergoa

- Plazen % 20 honako hauek dituzten pertsonei esleituta daude:

Erdi-mailako titulu teknikoa

- Plazen % 20 pertsona hauei esleituta daude:

1. Sarbide-proba bidez sartu, dagokion aukeraren bidez.
2. Unibertsitatera sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarbide-proba bidez sartzen direnak.
3. Lanbide Heziketako goi-mailako teknikariaren beste titulu batetik sartzen direnak.
4. Unibertsitate-titulu batetik sartzen direnak.
5. Beste sarbide batzuk (BBB titulua,...).

LHrako sarbidea. Lanbide Heziketa.

Zer iraupen du Lanbide Heziketako ziklo batek?

Goi-mailako heziketa-zikloek 2.000 orduko iraupena dute, eta bi ikasturtetan egituratuta daude, hau da, lehen eta bigarren ikasturteetan. Ordu horietan, ikasleak prestakuntza jaso duen arloko enpresetan lan egiteko behar diren gaitasunak eta betekizunak eskuratzen ditu.

Lanbide Heziketako (LH) goi-mailako ziklo batean praktikak egiteko aukerarik ba al dut?

Bai, izan ere, derrigorrezko modulua da goi-mailako teknikariaren titulua lortzeko. Gainera, enpresaren mundua gertutik ezagutzeko beste aukera batzuk dituzu, hala nola LH Duala edo Erasmus +.

Zer metodologia erabiltzen da AEG-ko Goi-Mailako heziketa-zikloetan?

AEG Berrikuntza Profesionalen Eskolan, eskaintzen ditugun Goi Mailako Heziketa Zikloetarako daukagun ikaskuntza eredua ethazi eredua da. Metdologia praktikoa da, non ikasleek trebetasun teknikoak garatzen dituzten proiektuetan lan eginez. Metodologia abangoardista bat, non ikaslea bere ikaskuntzaren protagonista den.

Zergatik aukeratu AEG nire hurrengo ikasketetarako?

AEG Berrikuntza Profesionalen Eskolan erronka dibertigarriak eskaintzen dizkizugu, enpresa batean egongo bazina bezala lan egiten ikasteko, hau da, enpresa baten eguneroko zereginak modu atseginean simulatzeko. Gaur egungo edukiei buruzko hitzaldietara joan, lehiaketetan parte hartu, sektoreko enpresak ezagutu... Gainera, enplegu-agentzia bat gara, eta gure lurraldeko enpresekin harremanetan gaude etengabe, haien beharrak bertatik bertara ezagutzeko eta, horrela, ikasgelara eramateko.

Non gaude?

Donostian gaude, Antigua auzoko goiko aldean. Zehazki, Heriz pasealekuan, 82an (Seminarioaren atzean). Iristeko hainbat modu dituzu: zugandik pauso batera gaude. Anima zaitez gu ezagutzera!

Zugandik gertu gaude, AEG Berrikuntza Profesionalen Eskola Donostian (San Sebastián). LH, Lanbide Heziketako zikloak: administrazioa, Informatika, Marketina eta Ehungintza.

 

Iruzkin bat bidali

Gure buletinean harpidetu

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa