AEG talde osorako zibersegurtasuna funtsezko zutabea da
EkitaldiakInformatikaPrentsa eta komunikazioaMatrikulak

AEG talde osorako zibersegurtasuna funtsezko zutabea da

Denok ezagutzen dugu hacking-erasoren bat jasan duen norbait; izan ere, honek argi eta garbi erakusten du kasu hauek ez direla murrizten ari; are gehiago, egunez egun hazten ari dira.

Gure inguruan, hedabideetan edo gertutik, senitarteko eta lagunei gertaturiko kasu zehatzak bizi izan ditugu; non segurtasun-gorabeherak edozein arlotan, bai pertsonalean, bai lan-munduan gero eta ohikoagoak direla egiaztatzen den.

Horretaz jabeturik, burura datorkigun galderetako bat, hau zergatik gertatzen den da. Erantzuna ia beti berbera izaten da: giza akatsaren faktorearengatik. Baina, zer esan nahi du horrek? Ezagutza faltagatik edo jokabide okerrak direla eta, ate birtualak irekitzea ahalbidetzen dugula eta horren bidez, informazioa eskuratzeko aukera agerian geratzen dela.

Urte batzuk daramatzagu zibersegurtasuneko praktika onak, sentsibilizazio eta kontzientziazio

lanetan murgilduta. Izan ere, eraso horien kasu arrakastatsuak ekiditzeko uste dugu funtsezkoa dela. Hori dela eta, informatika-familiaren prestakuntza-eskaintza osoan zibersegurtasuna eskaintzen dugu zeharkako irakasgai gisa.

Gure ustez, benetan oso garrantzitsua da gure ikasleek arrisku digitalei aurre hartzeko prestakuntza egokia jasotzea. Inguruko enpresetan ikasi eta gero lan egingo duten Lanbide Heziketako ikasleek, enplegurako prestakuntza-ikastaroetara birziklatzera datorren enpresa horietako langileek. 

AEG talde osorako zibersegurtasuna funtsezko zutabea da

Gainera, gure prestakuntzan zibersegurtasuna aplikatzeaz gain, AEGko langile guztiek badakigu zein garrantzitsua den neurriak aplikatzea, erabiltzen dugun informazioaren tratamendu segurua bermatzeko. 2018. urtean ISO 27001 ziurtagiria lortu genuen, hori bermatzen duena.

Gure lurraldearekin elkarlanean jarraitzeko eta gertakari digitalak bideratzen laguntzeko, berrikuntza-proiektu batzuetan murgilduta gaude eta EUSKALHACK Security Congress ekitaldiaren babesleak gara. Gipuzkoako Foru Aldundian lortutako dirulaguntzaren bidez, zibersegurtasuneko kontzientziazio-ikastaro bat egin genuen, zibersegurtasuneko espezializazio-ikastaro bi, eta gaur egun, industria-enpresentzako zibersegurtasuneko online ikastaro batean ere lanean ari gera.

Nafarroako hainbat irakaslerekin ezagutza partekatzen ari gara Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren (MECFP)  proiektu bati esker. Gero beren ikastetxeetan birtualizazioa beren ziber-segurtasunean trebatzeko tresna gisa.


Zibersegurtasunari buruzko informazioa zabaldu nahi badezu, gure zibersegurtasuneko adituari egindako azken elkarrizketa osoa ikusi ahal izango duzu, diariovasco.com aldizkariaren argitalpenera sartuz. Goi-mailako Lanbide Heziketaren eskaintza ezagutu nahi baduzu, web aplikazioen garapena, Sareko informatika-sistemen administrazioa edo plataforma anitzeko aplikazioen garapena; gurekin kontaktuan jarri, zentrotik tourra egingo dizugu, gure metodologia eta ikasketa-plana azaltzeko.
Iruzkin bat bidali

Gure buletinean harpidetu

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa