3D Babes pantailak osasun-langileentzat
EkitaldiakInformatikaEhungintzaPrentsa eta komunikazioaMatrikulak

AEG, Escuela de Innovación Profesional. Pantallas protectoras 3D para uso sanitario frente al COVID19. Donostia-San Sebastián. Formación Profesional. FP.  Administración y Finanzas, Marketing y Publicidad, Comercio, Informática, Telecomunicaciones, Cibereseguridad,Textil, Confección y Piel.

 

 

Euskadiko Lanbide Heziketako zentroek arrazoi beragatik bat egin dugu: osasun-materialen eskasiari aurre egin nahian, 3D teknologia erabiliz babes-pantailak egiten ari gara. 

Egunetik egunera, gehiago gara ospitalei babes-materiala emanez parte hartu nahi dugun zentroak. Izan ere, une latz hauetan, haiek dira laguntza gehien behar dutenak COVID-19 izenez ezagutzen dugunarengatik kutsatu ez daitezen. 

Tknikak, Ikerketa Zentroa Euskadiko LHn, pairatzen ari garen arazoari aurre egiteko asmoz, ekimen bat martxan jarri du: 3D makineria duten Lanbide Heziketako ikastetxeen ahalegina batzea. Keinu honek, onarpen zabala izan du hiru lurraldeetan kokatutako LHko ikastetxeen artean; izan ere, gau egun 19 dira Gipuzkoan, 23 Bizkaian eta 3 Araban. 

Ospitaleetan erabiltzeko diseinu egokia zein zen adostu ondoren, azken produktua babes pantaila bat izango zela erabaki zuten. Buruan oinarria ipintzen da, 3D bidezko teknologiarekin egindakoa eta horri aurpegi osoa estaltzen duen pantaila garden bat gehitzen zaio. Beraz, zentro bakoitza bere kokapenean, beharrezko materiala bildu eta fabrikazio gehigarriko makinan martxan jarri dituzte. 

Gure kasuan, ehungintza arloan haibat urte daramatzagu teknologia hau ikertzen. Erabili daitezkeen materialak (birziklatuak eta birziklatu gabeak) zein fabrikazio gehigarrirako imprimagailuak aztertuz. Oraingo honetan, batez ere, ehungintzako osagarriak egiteko erabiltzen ari ginen material zurrunak (PLA) erabiltzen ari gara. Laborategi bat dugu eta bertan dauzkagun makina guztiak errendimendu osoan lanean dauzkagu babes-pantaila horiek egiteko. 

Maker komunitatea egunetik egunera hazten ari da osasun-langileei neurriz hornitzeko nahian. Askoren ahaleginari esker, horien arten Lanbide Heziketako (LH) ikastetxeak, emaitza ikaragarriak lortuko ditugu. Ekimerari buruz Diario Vasco egunkariaren Gipuzkoa de Moda sailean informazioa gehiago eskura daiteke. 

Iruzkin bat bidali

Gure buletinean harpidetu

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa